Eusko Legebiltzarrak Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Legea onartu dau

Bizkaie! 2023-03-30 12:46   Kulturea

EAEko 15 urtetik gorako hiru personatik bik kirola egin dau aldizka edo noizean behin azken urtean.

Eusko Legebiltzarrak Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Legea onartu dau gaur. Lege honek beste arlo juridiko bat emongo deutse jarduera fisikoari eta kirolari, Kirolaren 14/1998 Legea, bagilaren 11koa, hamarkada bi baino gehiago indarrean egon ondoren. Arau horrek islatuko ditu urte honeetan guztietan jarduera fisikoak eta kirolak izan dituen aldaketak eta hareen oraingo erronkei eta preminei erantzun deutse. Lege barria EAJ, PSE eta EH Bilduren aldeko botoakaz onartu da. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak Legebiltzarrean adierazo dauenez, akordio zabal baten emoitza da eta datozen urte eta hamarkadetarako oinarri sendoa ezartzen dauena.

Honako honeek dira Lege barriaren helburu nagusiak:

· Jarduera fisikoa eta kirola sustatzea.

· kirol inklusiboago bat lortzea.

· Gobernantza onaren ereduak barruratzea.

· Ezbardintasunak errotik erauztea.

· Emakumezko kirola sustatzea.

· Kirol-erakundeetan organo parekideak izatea.

· Obesidadearen eta sedentarismoaren kontrako burruka.

· Bizi-ohitura osasungarriak sortzeko zereginean administrazino publikoek beteten daben rola argitzea.

· Kirol federatuaren egiturei beste dimensino bat emotea eta hareek arrazionalizetea.

Gaur onartutako legeak lehentasuna emoten deutso herritarrek jarduera fisikoa egiteari, gizarte aktiboagoa lortzeko helburuari eutsiz. Eusko Legebiltzarrean gaur aurkeztutako testuak jarduera fisikoaren eta kirolaren sustapena azpimarratzen dau, baita hainbat arlotan eskumena daben administrazinoek zeharka parte hartzeko preminea be, kirol-arloan, osasun-arloan eta hezkuntza-arloan, besteak beste, sektore bati baino gehiagori jagokelako euskal gizarte aktiboago bat lortzeko erantzukizuna. Halan da be, lege barriak, jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko, udalerria ardatz nagusitzat zehazten dau, herritarrakandik gertuen dagoan administrazinoa dalako, baita kirol-arloko ekipo, espazio eta zerbitzu gehienen titularra be.

Zupiria sailburuak adierazo dauenez, Lege barri honi esker garai barrietara egokitzea da asmoa eta jarduera fisikoa eta kirola bere esangurarik zabalenean hartuz, izan kirol-modalidade jakin bat zein gorputz mobimentua, modu antolatuan zein librean eta umeak zein edadekoak izan. Horretarako Lege honek zehazten duenez, legealdi bakotxaren hasieran Bizitza aktibo eta osasungarrirako plana aurkeztu beharko da Legebiltzarrean eta legealdi osorako bide-orria izango da.

Kultura eta Hizkuntza politikako sailburuak Legebiltzarrean adierazo dauenez, herritarrek jarduera fisikoa egitea lortu nahi dogu, gizarte aktiboagoa izan daiten; horretarako EAEko kirol-ohiturei buruzko inkestearen emoitzak aitatu ditu: Emoitza nagusiena da Euskal Autonomia Erkidegoko 15 urtetik gorako hiru biztanletatik bik (% 64,3k) kirola egin dauela azken urtean, aldizka edo noizean behin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu