Kontseiluaren eretxiz, oldarraldi judiziala beste eremu batzuetan be badago

Bizkaie! 2023-03-30 11:58   Euskerea berbagai

EAEko Auzitegi Nagusiak euskerearen normalizazinoaren kontrako beste sententzia bat emon du.

Atzo egin zan publiko, zezeilaren 17an, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren kontrako sententzia bat kaleratu ebala, Bizkaiko ikastetxe publikoetarako eskola garraiorako esleipen bateko baldintzetan euskereari lotutako puntu bat baliobakotuz. Kontratazino publiko batean enpresa pribatuari administrazionagaz hartu-emonak euskeraz egitea inposizinoa dala arrazoitu dauelako auzitegiak. Administrazinoa euskalduntzearen kontrako epaia Euskalgintzearen Kontseiluak oso larritzat jo dau administrazino publikoek euskeraz funtzionau ahal izatearen kontra joten baitau bete-betean, gaztelaniaz funtzionetea derrigortuz. Ez da ebazpen isolatua lanpostu publikoetan hizkuntza eskakizunak auzitan jarri ondoren, euskerearen bizibarritzearen kontrako oldarraldi judiziala baino, izan be, azken urteetan jaso diran sententziak eremuz eremu euskeraz biziteko espazioak murrizten doaz, herritarren eskubideak zuzenean edo zeharka kaltetuz. Kontseiluak aspalditik defendidu dau kontratazinoetan hizkuntza-klausulek daben garrantzia. Zoritxarrez, euskerearen bizibarritzean eta normalizazinoaren alde hartzen dan neurri bakotxeko, epaileak agertzen dira herritarron eskubideak murrizteko.

Euskerea hizkuntza ofiziala izanik, administrazinoagaz hitzarmen bat dagoan momentuan, hartu-emonak euskeraz egin daitezala arautzeko eskumen osoa dau, izan be, zerbitzu publiko bat emongo daben enpresek ez ditue herritarrei jagokezan eskubideak, eskubideak herritarrei jagokezalako eta ez enpresei. Beraz, zerbitzu publikoa esleitzeko lehiaketa batean, enpresa pribatuek gitxieneko euskera-ezagutzak izango dituan langilea bermatu leikela eskatzeak ez deutsoz inongo herritarri, ez langileri, eskubideak urratzen. Baina eskola-garraio zerbitzua Bizkaiko ikastetxe publikoetarako izanik (kasu askotan D eredukoak), ikastetxeen hizkuntza erispideak urratzeaz gan, zerbitzu publikoa jasoko daben herritarren hizkuntza-eskubideak be urratzeko arriskua egon daitekeela nabarmendu dau Kontseiluak.

Azkenik, eraso honek erakusten dau sententzia bidez hizkuntza-politikak diseinau eta mugatzeko botere judizialaren estrategia baten aurrean gagozala. Beste behin, administrazino publikoaren hizkuntza-politikarako eskumenaren kontrako erabagi baten aurrean gagoz. Beste behin, epaileak jabilkuz hizkuntza-politikea egiten. Beste behin, botere judiziala euskerearen normalizazinoaren kontrako erabagiak ezartzen jakuz herritarroi. Kontseiluak batasunetik erantzuteko deia egiten deutse bardintasun eta kohesino sozialaren alde dagozan eragile politiko eta sozial guztiei eta Hezkuntza Sailari babesa agertzen deutso ebazpenari errekursoa aurkeztu daian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu