AEK-k astegoieneko barnetegiak atondu ditu Arantzan eta Iruñean

Bizkaie! 2023-03-30 10:40   Euskerea berbagai

Maiatzean izango dira.

Astegoieneko barnetegia euskaltegian ikasitakoa praktiketako modu atsegina da. Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori berba egiten dan ingurunean sartzea lakorik. Ikastaro luzeagoak egiteko aukera be dago Foruko AEKren barnetegian, izan be, urte osoan zabalik dago. Bertan, hilebeteko ikastaro trinkoak eskaintzen ditue.

Egunean 24 orduz euskeraz biziteko aukera emoten deutsu AEK-k barnetegietan: euskeraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskera eskolak jaso; eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.

AEK-k ikasturte osoan eskaintzen ditu, urritik bagilera, barnetegian ikasteko aukerea. Hilebete edo gehiago (120 orduko ikastaroak) egin daiteke Foruko barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban. Prezioa: 545 euro, eskolak, egonaldia eta otorduak.

Hurrengo ikastaroak:

Apirilaren 10etik maiatzaren 5era.

Maiatzaren 8tik bagilaren 2ra.

Bagilaren 5etik 30era.

Izen-emoteak eta informazinoa: AEKren euskaltegietan edo telefonoz: 673 200 100 / 946 464 000

Hona hemen astegoieneko barnetegietarako informazinoa:

B2 eta C1 mailetako ahozko azterketak lantzeko barnetegia, Arantzan (Nafarroa): 2023ko maiatzak 12-13-14. Prezioa: 177 euro.

A2.2 eta B1 mailako barnetegia, Arantzan (Nafarroa): 2023ko maiatzak 19-20-21. Prezioa: 177 euro.

A2.2 eta B1.1 mailetako ikasleentzako uri barnetegia, Iruñean. 2023ko maiatzak 27-28. Prezioa: 101 euro (eskolak eta zapatuko otordua).

B1.2, B2 eta C1 mailetako ikasleentzako uri barnetegia, Iruñean. 2023ko maiatzak 27-28. Prezioa: 101 euro (eskolak eta zapatuko otordua).

Deskargau informazino-orria hemen.

Informazinoa eta izen-emoteak: Iruñerriko AEK euskaltegietan zein ondoko epostan: donibane@aek.eus eta 948 27 41 60

Barnetegiei buruzko informazioa hemen

Egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu AEKren barnetegietan: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso; eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.

AEK-k ikasturte osoan eskaintzen dizu, urritik bagilera, barnetegian ikasteko aukera. Hilabete edo gehiago (120 orduko ikastaroak) egin daitekez Foruko barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban. Prezioa: 545 euro, eskolak, egonaldia eta otorduak.

Izen-emoteak eta informazinoa: AEKren euskaltegietan edo telefonoz: 673 200 100 / 946 464 000

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu