BizkaIdatz XV. Literatura Saria martxan martiaren 29tik aurrera

Bizkaie! 2023-03-29 08:36   Kulturea

Idazlanak aurkezteko epea 2023ko irailaren 8ra arte egongo da zabalik.



BizkaIdatz XV. Literatura Sariak bizkaitarren talentua eta sormen literarioa bultzatzea, indartzea eta sustatzea eta, ondoren, horreen zabalkundea egitea dau helburu. Bertan hamasei urtetik gorako persona fisikoak aurkeztu ahal izango dira; euren lanak originalak izango dira beste inon argitaratu bakoak, ez zati batean, ezta osorik be.

Parte hartzen dabenek ondoko baldintzetako bat, gitxienez, bete behar dabe: Bizkaian jaioak izatea, bestela, erroldauta egotea oinarrietako Foru Dekretua argitaratzen danean edo oinarriak argitaratu aurretik urtebetez gitxienez Bizkaian erroldauta egon izana

Aurreko edizino bietan, edozeinetan, lehen saria irabazi daben personek saririk jaso ez eben modalidadean baino ezin izango dabe parte hartu aurtengo deialdian (euskeraz edo gaztelaniaz).

Aurtengo deialdian, parte-hartzaileek ondoko kontakizunen hasierak hartu beharko ditue kontuan:

a) Euskerazko atalean, Jabi Elortza Antia idazlearen Marlon kontakizunaren hasierea.

b) Gaztelaniazko atalean, Begoña Elorrieta Puente idazlearen Alud kontakizunaren hasierea.

3. Parte-hartzaile bakotxak nahi beste lan aurkeztu leikez.

Idazlanak aurkezteko epea 2023ko irailaren 8ra arte egongo da zabalik.

Oinarriak, izena emoteko inprimakia eta banku-helbideratzearen fitxea deskargau edo Foru Liburutegian jaso papelak.

Bizkaidatzen historia

BizkaIdatz literatura-lehiaketea 2008. urtean sortu zan ondoko helburuari eusteko: bizkaitarren literaturaren arloko talentua eta sormena sustatzea eta zabaltzea. Lehiaketearen ardatza da parte-hartzaileek jarraipena emotea gaur egungo idazle batek proponidutako istorio bati, harek ezarritako hasierea, personaiak eta egoerak kontuan hartuta.

Joandako hamalau urteetan 606 idazlan aurkeztu dira. Hogeita hamar idazlek aurkeztu ditue, besteak beste, Miren Agur Meabe (Carnicería Manolo Harategia, 2008), Nerea Riesco (El sauce de Valentín Díaz, 2008), Unai Elorriaga (Prokofiev Plana, 2009), Maria Eugenia Salaverri (Madame, 2009), Irati Jiménez (Hirugarren bat, 2010), Oscar Alonso (Las familias postizas, 2010), Katixa Agirre (Uxiaren tesia, 2011/12), Alex Oviedo (La Diosa, 2011/12), Goizalde Landabaso (Memoriaren mutazioa, 2012/13), Juan Carlos Márquez (Donde ya sólo hay mar, 2012/13), Yurre Ugarte (Ordezko kazetaria, 2013/14), Esther Zorrozua (Dos anémonas azules, 2013/14), Ana Urkiza (Argazki kamera, 2014/15), Iván Repila (Delito al azar, 2014/15), Aixa de la Cruz (Stan, 2015/16), Jasone Osoro (Laranja Zukua, 2015/16), Alejandro Fernández Aldasoro (Un merluzo de anzuelo, 2016/17), Karmele Jaio (Zaunkak, 2016/17), Bernardo Atxaga (Istripua, 2017/18), Itziar Mínguez (Escape, 2017/18), Sonia González (Karma, 2019), Pedro Ugarte (El propietario de las naranjas, 2019), Idoia Barrondo (Ikigai, 2020), Juan Infante (El misterio del testamento ológrafo, 2020), Alaine Agirre (Zutunik eta makurtuta, 2021), Mikel Santiago (Una sorpresa de ocho patas, 2021), Gotzone Butron (Nire Sarajevo, 2022) eta Mikel Alvira (Los imperfectos, 2022); aitaturiko Jabi Elortzaz eta Begoña Elorrietaz gan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu