Paradisu Zinema musika bekea sortu dabe Elkarrek, EHZk eta Antxeta Irratiak

Bizkaie! 2023-03-29 08:13   Musikea

Iñigo Muguruza musikaria gogoan, musikariei bideratuta dago.

Iñigo Muguruza musikaria gogoan (Joxe Ripiau taldearen kantu bat da Paradisu zinema ), Elkar Argitaletxeak, Euskal Herria Zuzenean Festibalak eta Antxeta Irratiak I. Paradisu Zinema Musikea Bekarako deialdia egin dabe, musikarien lanak sustatu eta laguntzeko asmoz.

Jatorrizko eta euskerazko musika lanak aurkeztu daitekez eta 10.000 euroko saria esleituko dau epaimahai batek, diskoa grabau eta Elkarren zigilupean argitaratzeko.

Parte-hartzaileek datu personalak, proiektuaren azalpena (1-3 orri) eta lanean egongo litzatekezan kantuen grabazinoa bialdu beharko dabe bagilaren 30a baino lehen helbide honetara: paradisuzinemabeka@elkar.eus

10.000 euroko dirulaguntzea izango da, % 50 Elkar estudioko orduetan, gitxienez hamar kantu grabetako eta gainerako % 50a argitalpen kostuak eta honen sustapena bideratzeko, 2024ko EHZ festibalean joteko aukerea eskainiko jako irabazleari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu