Gurot lehiaketearen finala San Mamesen jokatu da
2023-03-27 11:52 Euskerea berbagaiGurot eskuko telefonorako aplikazino bat da.
Gurot aplikazinoa 2018an sortu zan Bizkaiko udal batzuen (Gernika-Lumo, Getxo, Mungia eta Txorierri) alkarlanari esker, bertoko gaiak eta unibertsalak jorratzeko, gazteek euren aisialdia euskeraz disfrutetako beste tresna bat euki eien. Ordutik, pandemia tarteko, lau edizino izan ditu eta horreetan hainbat gaztek hartu dabe parte.
2023ko edizinoa irailean hasi zan eta fase bi izan ditu, bakarkakoa eta taldekakoa. Udagoienean jokatutako bakarkako lehiaketan 12-17 urtera arteko 877 gaztek hartu eben parte. Udabarrian egin dan taldekakoan, barriz, 77 hirukotek hartu dabe parte. Eta barikuan jokatu zan taldekako lehiaketa horren finala.
Barikuko finalean herri bakotxeko talde finalista biek hartu eben parte eta lehia estua egon zan, 2020ko abenduan jokatutako finalean jazo zan lez. Kasu honetan, talde irabazlea Mungiako Azenorioak taldea izan zan 16.367 puntugaz eta mini scooter elektriko bana irabazi eben; bigarren postuan, barriz, Getxoko Erjeie taldea izan zan 15.433 puntu atara zituelarik eta aurikular inalanbrikoak irabazi zituen; hirugarren postuan, 15.142 puntugaz Getxoko RipBizitzaS3 taldea geratu zan eta saritzat Elkar dendetan erabilteko 50 €-ko bono bana irabazi eben; laugarren postuan, ostera, Gernika-Lumoko Kakanarruak taldea 14.200 puntugaz eta San Mameserako bisitea egiteko sarrereak eskatu zituen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!