Arabako Kuadrillartekoa Gasteizko 'Katuko muinoak' taldeak irabazi dau

Bizkaie! 2023-03-27 08:40   Bertsolaritzea

Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Xabier Antia eta Iñaki Viñaspre ibili ziran kantuan.

120 bat lagun eta upealako egun osoko egunean, Laudion jokatutako Arabako Bertso Kuadrillarteko finalean, urtarrilean hasitako bidea borobilduz, Katuko muinoak talde gasteiztarrak irabazi dau zazpigarren edizinoa: Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Xabier Antia eta Iñaki Viñaspre ibili ziran kantuan. Beste finalista bik, Aramaioko Izena pentsau bida: Manex Agirre, Martin Abarrategi, Sabin Abarrategi eta Danel Herrarte. Eta Gasteizko Errexela: Ainara Balantzategi, Marta De Pedis, Inaxio Trojaola, Patxi Alkorta, Kerman Lopez de Lacalle eta Felipe Zelaieta.

Gai-jartzailea Nieves Del Alamo izan zan eta protokoloko aurkezpenetan Arantxa Sobrino. Epaile lanetan: Iker Elexpuru, Oier Iñurrieta, Kristina Arteaga, Ekaitz Elorriaga, Ainhoa Aizpurua eta Aitor Jimenez.

Giroa alaitzeko moduko agur puntuagarriak kantau zituen Muinoko Alayak kanta popurria eta euskal punk eta kanta modernoen arteko popurriagaz hasi ziran aramaioarrak eta Brianen bizitza filmako doinuagaz, barriz, Errexalako kideak.

Kontuak kontu, opari eta oroigarri barik ezin zen amaitu aurtengo edizinoa ere bat-bateko zein idatzizko talde parte-hartzaileek otartxoa jaso dabe. Bertsolari finalistek, ganera, Kuadrillarteko argazkia jaso eben eta Iñaki Viñaspre, Eli Zaldua, Ekaitz Samaniego eta Xabier Antiak landare bana jaso dabe, Arabako bertsogintzearen sustraiak errotzen dabizelako eta loratuko diralako kimu barriak.

Beraz, eskerrik asko hau dana posible egin daben babesle eta laguntzaile guztiei eta zelan ez Laudio BHI insitututari bere kiroldegia ixtearren. 

Kontuak kontu, urtarrilaren 27an ekin jakon 2023ko Arabako Bertso Kuadrillartekoari eta 12 saio eta 3 finalaurrekoren ostean helmugara heldu zan Laudion. Txapelketa osoan zehar bat-bateko 12 talde eta idatzizko modalidadean 15 talde ibili dira, danetara 280 lagun inguru.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu