Apirilaren 1ean izango da Sopelan 28. Esaera Zaharren Txapelketea

Bizkaie! 2023-03-27 07:45   Euskerea berbagai

Goizeko 11:00etan da hitzordua Sopelako udaletxeko plazan.

Asko dezake eskuak, baina gehiago buruak goiburuari eutsiz,  Goizeko 11:00etan batuko dira atontzaileak, parte-hartzaileak, bertsolariak eta goiza musikaz alaituko daben lagunak, txapelketea 11:30ean hasteko.

Goiza tabernaz taberna emongo dabe, bertsoak entzun eta horreekaz bat datozen esaerak identifikau ahala taldeek aurrera jarraituko daben ala ez erabagiten.

Ondoren, bazkalteko ordua izango da Artadi garagardaotegian eta bertan lehian jarraitzea da asmoa arratsaldean, finalaurrekoak eta finala Erika Lagomaren eta Xabat Galletebeitiaren bertsoak lagun dituela jokatuz.

Parte-hartzaile guztiek oroigarria jasoko dabe eta hainbat sari be emongo dira.

Izena emoteko aukerea gaur, martiak 27, amaituko da; emon izena hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu