Martiaren 25ean, Laudion, Arabako Bertso Kuadrillarteko finala
2023-03-24 08:19 BertsolaritzeaLaudio BHI intstitutuko kiroldegian izango da bazkaria, ostean Intsixu taldearen txandea eta amaitzeko finala izango da arratsaldeko 17:00etan.
Azken saioa, beraz, martiaren 25ean, zapatu honetan izango dau Arabako VII. Bertso Kuadrillartekoak. Egun osoko egitaraua izango da Laudion, goizeko 12:00etan poteoa hasiko da, bertsorik-bertso, kalez-kale ibiliko dira bat-batean ibiliko diran 12 taldeetako kideak. 14:00etan, barriz, Laudio BHI intstitutuko kiroldegian izango da bazkaria, ostean Intsixu taldearen txandea eta amaitzeko finala izango da arratsaldeko 17:00etan.
Kantauko daben Izena pentsau bida aramaioarrak Martin Abarrategi, Danel Herrarte, Manex Agirre eta Sabin Abarrategi. Gasteiko Errexala taldekoak Felipe Zelaieta, Marta De Pedis, Kerman Lopez de Lacalle, Patxi Alkorta eta Ignacio Trojaola. Eta Gasteizko Muinoko Katuak taldeko kideak Eli Zaldua, Iñaki Viñaspre, Xabier Antia eta Ekaitz Samaniego.
Epaile lanetan, Izena pentsau bida taldeko Iker Elexpuru, Errexalako Kristina Arteaga, Muinoko Katuak taldeko Oier Iñurreita eta Arabako Bertsozale Alkarteko hiru epaile: Ekaitz Elorriaga, Ainhoa Aizpurua eta Aitor Jimenez.
Gai-jartzaile lanetan Nieves Del Alamo izango da eta aurkezle Aranta Sobrino ibiliko da.
Urtarrilaren 27an hasi zan 2023ko Arabako Bertso Kuadrillartekoari eta zapatu honetan, hilak 25, ia hile bi pasau ondoren helduko da amaierea.
Urtarrilaren 14an aurkeztu eben Kuadrillartekoa; lau ligatan banatuta 12 saio egin dira, 3 finalaurreko eta holan finalerako txartela Aramaioko Izena pentsau bida taldeak eta Gaszteizko Errexala eta Katuko muinoak taldeek bereganatu eben.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!