ZirTok: Umore errimatuaren lehiaketea martxan

Bizkaie! 2023-03-23 13:30   Bertsolaritzea

Maiatzaren 31ra arteko epea dago bideoak sortzeko aukerea.

Zirtoa erantzun errimatu barregarria da, edozein alkarrizketetan erabilteko modukoa. Zirtoak egiten dituana zirtolaria da eta zirtoa oinarri dauen TikTok-eko lehiaketea ZirTok. Mondragon Unibersidadeko Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak, Hiru Damatxok eta Bertsozale Alkarteak atondu dabe alkarlanean eta apirilaren 1etik maiatzaren 31ra egongo da parte hartzeko aukerea TikTok sare sozialean.

TikTok sare sozialean euskerazko umore errimatua sustatu asmoz atondu dabe ZirTok lehiaketea eta apirilaren 1etik aurrera euren bideoak igon leikiez lehiaketan parte hartu nahi dabenek, banaka, binaka edo taldeka, umore errimatuko bideo laburrak sortu beharko ditue.

Hiru modalidade egongo dira: Lehiaketarako propio sortu diran TikTokeko filtroak erabiliz, bat-batean zirtoa edo erantzun errimatua sortzea; bigarrenean, filtroak erabiliko dira, bat-batean puntuari erantzuteko. Eta hirugarren modalidadea, esketx errimatuak sortzea da (zirtoka, puntuka, kopletan, rapeetan edo nahieran).

Eredu horreen bideoak ikusgai dagoz TikTokeko ZirTok kontuan, baita www.zirtok.eus helbidean be, leihaketearen oinarriakaz batera. ERRE laukoteko Oihana Arana, Leire Vargas, Haizea Arana eta Aner Peritzek osotu ditue adibideak. Bideoak eskuko telefonoz grabau daitekez eta formatu bertikala izan behar dabe. Denpora aldetik laburra izan behar dau eta ezin dabe egile eskubideak dituan irudirik edo musikarik izan. Lehiaketatik kanpo geratuko dira personen pribatutasun eta irudi eskubideak urratzen dituen bideoak, baita umore baztertzailekoak be.

ZirTok-en 13 urtetik gorako edozeinek hartu leike parte eta parte-hartzaile bakotxak nahi beste bideo igon leikez TikTok sare sozialera, betibe Zirtok kontua etiketauta.

Sari nagusia, epaileek emongo dabena 500 eurokoa izango da. Esketx errimatuen modalidadean, bat-bateko zirtoen modalidadean eta bat-bateko puntu erantzunen modalidadean 250 euronako sariak izango dira. Eta sari horreez gan, zozketaz be beste 250 euroko saria emongo da.

Maiatzaren 31ra arteko epea dago bideoak sortzeko aukerea eta lan sarituak bagilaren 16an jakinarazoko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu