'Collins Elhuyar Euskera-Ingelesa' hiztegia online

Bizkaie! 2023-03-22 11:41   Euskerea berbagai

Hiztegiak 65.100 sarrera ditu danetara.

Elhuyar-ek beste baliabide bat jarri dau gizartearen eskura, doban, ingelesa zubi-hizkuntzarik barik ikasteko. Gaurtik aurrera, Collins Elhuyar Euskera-Ingelesa hiztegia online konsultau daiteke hiztegiak.elhuyar.eus atarian. Baliabide honi esker, ingelesa ikasten dabizen euskaldunek ez dabe ingelesa-gaztelania edo ingelesa-frantsesa hiztegien beharrik izango. Hiztegiak 65.100 sarrera ditu danetara, atal bitan banatuta: Euskera-ingelesa atalean, 31.700; ingelesa-euskera atalean, 33.400.

Hiztegi honen lehen bersinoa papelean kaleratu eben 2016. urtean. Orduan, ingelesa-euskera atala osotzeko, Collins Concise Spanish Dictionary hiztegia hartu zan oinarri eta Euskaltzaindiaren Hiztegia ezinbesteko erreferentzia izan zan, Ehuyarren euskera-gaztelania hiztegiagaz batera. Collins argitaletxea bera be harro agertu da holako proiektu batean Elhuyarregaz alkarlanean ibili izanaz, behar-beharrezkoa baita ingelesa-euskera hiztegia egiteko.

Papeleko lehenengo argitalpen haretatik, hainbat eguneratze izan ditu hiztegiak eta bersinorik barriena dago konsultagai Elhuyarren hiztegi orokorren webgunean, euskera-gaztelania eta euskera-frantsesa hiztegiakaz batera.

Hiztegi hau, Elhuyarren beste hiztegiak bezela, dinamikoa eta bizia da eta eten barik eguneratuko da aurrerantzean be. Baliogarria izango da eguneroko lanerako hainbat erabiltzailerentzat, besteak beste, ezinbesteko tresna izango da itzultzaile, ikasle, irakasle eta, oro har, interesa dauen edozeinentzat.

Webgunean eta gailu mobikorretarako aplikazinoan be konsultau daiteke (Android eta iOS) eta norberaren ordenagailuko mahaigainean be instaletako aukerea be badago edozein programatatik zuzenean konsultau ahal izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu