Txopet bilbotarrak Airakaren talde barria dira

Bizkaie! 2023-03-21 10:31   Musikea

Txopet, oraindino be grisa dan Bilboko auzune bateko anbizino handiko hiru gazte dira. 

Musika organikoaren zale amorratuak izan arren, ez deutse jokera barriei muzin egiten eta horren erakusgarri dira euren sorkuntzak.

Artean, single gitxi batzuk baino argitaratu ez dituenean eta oraindino sortze prozesu bete-betean sartuta dagozala, esperimentazinoak eta etenbako identidade propio baten bilaketeak pisu handia hartzen dabe euren proiektuan. Gitarra-kolpe zuzenak eta norabide zehatz bat ezartzen daben oinarri erritmikoak dira eurenak, amorruz betetako garage rocka, euren kezka eta arduretatik iges egiteko bide balira bezela, autotuneari muzin egiten ez deutson ahots urratzailedun doinu itsaskor eta malenkoniatsuak sortzen ditue. Entzulea hotz itxiko ez dauen soinu-proposamen post-millenniala.

Hiru mutil xume baina urduri, asmo handi barik martxan dabizenak. Eszenearen inguruabarrek orain urtebete baino gitxiago espero ez zan leku batean jarri ditue eta horregaitik egin dabe indar bereziko produktu bat lantzeko apustua.

Ibilbide labur-laburrean, Gazteako Maketa Lehiaketea eta Barakaldoko 'Hiriko Soinuak' edo VillaSound Bilbaoko 2. edizinoko finalistei irabazi deutse, lehen akordetik bete-betean joten zaituan zuzeneko bati esker eta belaunaldiak gainditzen dituan estiloen nahasketea eskainiz.

Entzun Txopet taldearen Urrunean 

Kontzertuak

Bilboko Burruka Egunean eta Deustun jo ondoren, Zorrotzako Gaztetxean (martiaren 25ean, Etxekalte, La Rabia eta Kohatu), Orioko Etxeluze Gaztetxean (Toc) eta Bergarako Kartzela Zaharrean (Los Sanchos eta Lamiak) joteko prest dagoz

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu