Bilbo Zaharra Euskaltegiaren 50. urteurrenean harrerea egin deutse
2023-03-21 07:48 Euskerea berbagaiEuren lana, esfortzua eta indarra oinarrizkoak izan dira milaka bilbotarrek euskerea ikasteko prozesuan.
Harreran izan dira euskaltegiko gaur egungo arduradunak, nozonoz lantaldeko kide izandakoak eta orain bost hamarkada Bilbo Zaharraren sorreran parte hartu ebenak.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Koldo Narbaiza Euskera eta Hezkuntzako zinegotzia lagun, Bilbo Zaharra euskaltegiko ordezkariak hartu ditu bere 50. urteurrena ospatzen dauen honetan.
Harrera horretara euskaltegiko egungo arduradunak etorri dira: Jon Maguregi zuzendaria, Elena Fernandez zuzendari ekonomikoa, Paulo Alberdi irakaslea eta kultura-jardueren arduraduna eta Julen Pagazaurtundua irakaslea. Gainera, orain bost hamarkada Bilbo Zaharraren sorrerea bultzatu eben personak be hor izan dira: Sabin Egileor Totorika, Koldo Zuazo, Aitor Argarate, Peru Alberdi eta Agustin Txurruka. Eurekaz batera, Bilbo Zaharrean euskerearen alde lan egin daben erretirautako profesionalek be parte hartu dabe harreran.
Juan Mari Aburtok Bilbo Zaharraren garrantzia eta egiten dauen lan handia azpimarratu ditu, orain 50 urte konpromisoa hartu eben personak, hain zuzen be; Aburtok gogoan hartu dau hareen lana, esfortzua eta indarra oinarrizkoak izan dira milaka bilbotarrek euskerea ikasteko prozesuan, geure hizkuntzeari, geure kultureari eta nortasunari eusteko.
Ekitaldian, euskaltegiaren azken urteetako historia jasoten dauen bideo baten proiekzinoa eskaini dabe eta Aburto alkateak plaka bat emon deutse omenduei.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!