'Lepora' izeneko diskoa dakar Zutik taldeak

Bizkaie! 2023-03-20 10:13   Musikea

Apirilaren 22an egongo da plazan.

Gasteiztarrek 2020an argitaratu eben lehenengo diskoa (Lepora, Bonberenea Ekintzak), 2022ko zemendian bigarrena grabetan sartu ziran. Orain be grabazinoa eta nahasketak Karlos Osinagak egin ditu: Bateria eta baxua Berako Atala estudioan grabau ditue, Iñigo Irazokiren laguntzeagaz eta ganerakoa Tolosako Bonberenea Estudioan. Masterizazinoa Victor Garciak egin dau, Ultramarinos Mastering-en. Diseinuaz Mikel Escalera (Giante) arduratu da.

Lepora dira Txus (Same Old, Libe, Losado, Eh!), Ibon (Tutan Come On), Gorka (Kashbad, Trumbo) eta Txusta (Iont).

Disko barrian, 3 mailukada eta 3 labankada batu ditue, zakarragoak, zuzenagoak. 2023ko udabarrian ikusiko dau argia eta bere izenburua da Zulotik.

Kantu barrien zerrendea:

1- Ez dago inor.

2- Zulotik.

3- Aterako dira.

4- Hegaldia.

5- Ezin menderatu.

6- Kutxatan.

Kontzertuei jagokenez, pasa dan astegoienean Tolosako Bonberenean Ro taldeak eta Leporak jo ondoren, prest dagoz zuzenean joten jarraitzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu