Brebetearen zientzietako azterketea euskeraz egin ahal izango da aurten

Bizkaie! 2023-03-20 09:21   Euskerea berbagai

Frantziako Hezkuntza ministroak emon dau barria.

2023ko Baxoko Berezitasuneko frogak gaur, martiak 20, hasiko dira eta Seaskak pozik hartu dau Pap Ndiaye ministroaren erabagia.

Hezkuntza ministerioaren 2021eko abenduaren 16ko zirkularrak, Baxoko zenbait froga euskeraz aurkezteko aukerea aurreikusten dau, baina Pap Ndiaye ministroak ez ikusiarena egin dau orain arte.

Kontuak kontu, Ipar Euskal Herriko 38 ikastolak (lehen mailako 32 ikastolak, lau kolegioak eta lizeoa) Seaska federazinoaren kide dira. Ikastolak Hezkuntza Ministerioari lotuak dira alkarte kontratupeko eskola pribatuko estatutuaren bidez. Lau mila eta ehun ikasle baino gehiago eskolatuak dira ikastoletan, ama eskolatik Terminalera. Guraso guztiek euren ikastolea kudeatzen dauen tokiko alkartearen bizian parte hartzeko aukerea dabe, baita ikastola mobimentua egituratzeko eta erabagiak hartzen dituan federazino mailan be. Herri Urrats jaiak, jardunaldi pedagogikoek, berbaldien, kontzertuek eta holako ekintzek alkarte dinamika aberats eta bizia islatzen dabe. Ikastolek harrtu-emonak ditue Hegoaldeko ikastolakaz nahiz frantses estaduan murgiltze eredua garatzen daben beste alkarte eskolakaz be (bretoin, okzitandar, katalan eta alsaziar eskolakaz).

 Herri Urrats 2023

Urratsak zubi goiburuari eutsiz egingo da aurten, Iparraldeko Ikastolen aldeko jaia Senperen. Maiatzaren 14an da hitzordua. 

Aurtengo edizinorako kantua Su Ta Gar taldeak egin dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu