Bizkaiko Bertsozaleren 40. urteurrena ospatzen hasi dira

Bizkaie! 2023-03-17 12:20   Bertsolaritzea

Bazkideek aho batez onartu dabe 2023ko egitasmoa.

Unai Iturriaga eta Onintza Enbeita | Ikusi handiago | Argazki originala

Oraintsu egin dabe 2023ko Bizkaiko Bertsozale Alkartearen Batzar Nagusia Gernika-Lumoko Astran. Igazko eta aurtengo balantzea eta aurrekontua onartu ditue bazkideek.

Arratsaldeko 18:00etan hasi da ekitaldia eta bertaratutakoei ondoetorria emon eta batzarraren nondik norakoak azaldu deutsee Beñat Vidalek, momentuan karguan dagoan buruak. Ostean, 2022ko errepasoa egin dabe Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Alkarteko koordinatzaileak eta Etxahun Lekue eta Ander Elortegi transmisino eragileek. Aho batez onartu dabe bazkideek 2022ko balantzea.

Horren ostean, 2023ko aitagarrienak eta alderdi ekonomikoa azaldu ditu Narbaizak eta, ondoren, Aissa Intxausti zuzendaritza kideak egin dau berba. Zuzendaritzearen helburuak eta funtzionamendua azaltzeaz gan, kargu aldaketak aitatu ditu: Urte askoren ostean, zuzendaritzea, eta ondorioz idazkari kargua itxi ditu Goizalde Atxutegik. Kargua behin-behinean Beñat Vidalek bete dau eta bera proponidu dau zuzendaritzak kargu horretarako. Aho batez onartu da zuzendaritzearen eretxia. Erabagi horren ostean, Goizalde Atxutegi omendu nahi izan dau zuzendaritzeak, urte askotan egindako lana eskertzeko.

40 urte eta gehiagorako prest

Aurten beteko ditu 40 urte Bizkaiko Bertsozale Alkarteak eta batzar nagusiaren ostean ekitaldi xumea egin dabe, urteurrena ospatzen hasteko. Onintza Enbeita eta Unai Iturriaga ibili dira bertsotan, batzarrera hurreratu diran guztientzako gozagarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu