Nøgen bueltan da

Bizkaie! 2023-03-17 08:35   Musikea

Hiru urteren ondoren, kantu barria dakar: Glastonbury.



Nøgenekoek euren amesa Glastonburyn jotea zala bagenkian. Zazpi urte igaro dira ordutik eta Glastonbury heltzeko bada be, emondako pausoek irakaspen bat itxi deutse donostiarrei atzean, hau da, helmugea bezain garrantzitsua da bidaia.

Bidean etxea egitea da Nøgen, gauak itsasoan sartzen amaitzea, kotxean edurrez betetako mendiko portu bat zeharkatzea, Seulen galduta instrumentuakaz eta maletakaz lo egiteko lekua bilatiu eta topetea... Orain, bidaiari ekin eutson boskoteak hasiera barria dau aurretik baina momentua beste bat da. Zirkuluan aurrera egitea ez da hasierara bueltetea. Zirkulua edegita dago.

Orain badakie datozen abesti, bidai eta kontzertu guztiak eta bakotxa, danak dira Glastonbury.

Glastonbury

Musikea eta berbak: Nøgen,

Bideoa: Terralstudio.

Kamera laguntzailea: Vanessa Alami.

Arte zuzendaritzea: Raquel Martinez Solano.

Jantziak: Loreak Mendian.

Figuranteak: Amaia Iraundegi, Mario Lezaun, Naia Aduriz.

Elkar estudioan grabau eben bideoa 2023ko zezeilean.

Grabaketa injinerua: Víctor Sánchez.

Produktorea: Nacho Mur.

Nahasketa injinerua: Lucas Piedra.

Masterizazinoa: Jacobo Naya.

Saxofoi baritonoa: Martin Zaitegi.

Portadearen diseinua: Markel Idigoras.

Argazkia: Mario Lezaun.

Argazkiaren artea: Raquel Martinez Solano.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu