Bilbao BBK Live ezagunak formato handiko Jaialdi Onenaren Saria irabazi dau Iberian Awards sarietan

Bizkaie! 2023-03-14 13:28   Musikea

Bonuak salgai dagoz dagoeneko bilbaobbklive.com webgunean.

Oporton (Portugal) atondutako Iberian Festival Awards sarien zazpigarren edizinoan, Last Tour-ek Excellence Award irabazi dau zuzeneko musika-jaialdien sorreran eta antolaketan egindako ibilbideagaitik eta BIME musikearen nazinoarteko topaketak Estaduko Ekitaldi Profesional Onenaren saria irabazi dau.

Oraintsu, Bilbao BBK Live munduan erreferente dan B Corp Jaialdi bihurtu da ekonomia, gizarte zein ingurumenaren aldeko konpromisoagaitik, ebaluazino eta egiaztapen-prozesu zorrotza gainditu ostean.

Iberian Festival Awards sarietan lortutako Formatu Handiko Jaialdi Onenaren saria egundoko aintzatespena da Bilbao BBK Liverentzat, urtero milaka ikuslek Kobetamendiko giro berezi eta parebakoan musikaz eta kulturaz gozau deien lan egiten dauen giza-taldearen lana eta ahalegina aldarrikatzen dituan neurrian.

Bilbao BBK Live jaialdiaren erantzun bikaina kartelaren kalidadeari zor jako, izan be, urterik urte nazinoarteko musikagintzako artistarik nabarmenetako batzuk batzen baititu. Gainera, jaialdiaren atontzaileek be autortze dabe profesionaltasunagaitik, eraginkortasunagaitik eta arreta parebaskoagaitik eta, horri esker, Estaduko kultura-ekitaldi garrantzitsuenetakoa bihurtu da, baita nazinoarteko erreferentea be.

Bilbao BBK Live jaialdia 2023ko garagarrilaren 6, 7 eta 8an egingo da, aparteko musika taldeakaz, besteak beste, Florence, The Machine, Arctic Monkeys, Pavement edo Phoenix.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu