Mutiko & Denso bikoteak alkarregaz egindako lehenengo mixtapea kaleratu dau

Bizkaie! 2023-03-13 11:21   Musikea

Arrasate eta Aramaioko duplak Game Over izeneko lehen diskoa aurkeztuko dabe. Denso musikan eta Mutiko ahotsean. Artista biek urteak daroez kantu solteak plazaratzen bai alkarregaz baita bakotxa bere aldetik be, baina disko honegaz alkarrekin lan egitea pentsau dabe, soinu eta erritmo barriakaz olgeteari ekinez. Dagoeneko Euskal Herriko jaialdi askotan jo dabe, besteak beste, BBK Hirian eta Atlantikaldian, izan be, dagoeneko baditue uriburu guztietan joteko hitzorduak: Kafe Antzokia, Dabadaba, Jimmy Jazz eta Rockollection. Gainera, lan honi esker euskal herritik kanpo joteko aukerea be izango dabee.

Disko honetan EDMtik eta orain hyperpop izenez ezagutzen dan generoa eta reggaetoia jorratzen dabe, Atlanta eta Houstonen berezko trap erritmoak ahaztu barik. Kantu guztiek soinu erraza eta gaur egungo nahasketea proponiduten dabe Densok ohituta gaituen legez. Bestalde, Mutikoren letrak bere alde alaiago eta itxaropentsuagoa erakusten deuskue, baina jorratzen dituen gaiak ilunak dira oraindino, ansiedadea edo bakardadeari bildurra lako gaietan sartuz. Soinuei eta sentipenei jagokenez, disko ederra egin dabe, jantzarako doinuak dagoz, baita abesti gogoetatsuagoak be, nahiz eta danek salto eta jantzan jarriko gaitue.

Diskoa 2022ko udatik 2023ko urtarrila eta zezeila bitartean sortu eta grabau eben.

Produkzino musikalari jagokonez, danak dira Densorenak baina musika eta erritmoetan Maida eta Zaidbrea be ibili dira kolaborazino lanetan.

Bestalde, Tatta, M.Sánchez eta Choisek hiru abestitan kolaborau dabe letra eta ahotsetan: The Last of Us, Kristal eta 5 Lobitos.

Kontzertuak, barriz, Bilboko Kafe Antzokian (Martiaren 16an), Gasteizeko Jimmy Jazz Aretoan (Martiaren 23an), Leitzako Atekabeltz Gaztetxean (Apirilaren 1ean), Donastiako Dabadaba Aretoan (Apirilaren 27an) eta Iruñeko Rockollection-en (Apirilaren 28an)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu