'Katuko muinoak' Gasteizko taldeak irabazi ditu 3. finalaurrekoa eta finalerako txartela

Bizkaie! 2023-03-13 08:57   Bertsolaritzea

Finala, martiaren 25ean, egun osoko jaiaren inguruan izango da Laudion.

Murgian jokatu da Arabako Bertso Kuadrillatekoaren 3. finalaurrekoa. Gasteizko Muinoko katuak eta Arabar Errioxako Txandrio taldeak lehiatu dira eta epaimahaiak erabagita Muinoko katuak taldea izango da finalean kantauko dauena.

Umorea izan da nagusi da Murgian jokatutako Kuadrillarteko 3. finalaurrekoan. Mokauaren ostean prest ziran talde bietako bertsolariak, gogoz preparautako eta puntuagarria izango ez zan agurra bertaratuei eskaintzeko.

Katuko muinoak taldeko kideak Eli Zaldua, Iñaki Viñaspre, Xabier Antia eta Ekaitz Samaniego. Txandrio taldekoak, barriz, Orlando Arreitunandia, Iker Olabarrieta, Beñat Otamendi, Peio Artetxe, Eñaut Insausti eta Unai Bengoetxea.

Gai-jartzaile lanetan Lierni Altuna ibili da. Saioa hiru epailek balorau dabe: Oier Iñurrieta Gasteizko Muinoko katuak taldearen ordezkaria, Mikel Fernandez de Arroiabe Araba Errioxako Txandrio taldearen izenean eta Airor Jimenez Arabako Bertsozale Alkarteko epaile legez.

Talde bakotxaren agur kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan ibili behar izan eben: binaka ofizioetan, hirunaka koplan, asmakizuna hirunaka...

Kontuak kontu, hirugarren finaurrekoak jokatuta Laudioko finala badakigu zeintzuk lehiatuko daben: Katuko muinoak Gasteizko taldea; Aramaioko Izena pentsau bida taldea eta Errexala taldea.

Finala, martxoaren 25ean, egun osoko jaiaren inguruan izango da Laudion.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu