Merkataritza Itsasketako Zuzendaritza Nagusiak Albaola alkartearen jarduerak babestuko ditu

Bizkaie! 2023-03-10 12:25   Kulturea

Euskal itsas ondarearen babes eta sustapenaren arloan.

Benito Núñez eta Xabier Agote | Ikusi handiago | Argazki originala

Garraio Ministeritzearen menpeko Sustapen Ministerioko Merkataritza Itsasketako Zuzendari Benito Núñez-ek eta Albaola euskal itsas ondarearen aldeko alkartearen buru Xabier Agotek itsas ondarea suspertzearen aldeko hitzarmena sinatu dabe eta helburua da zurezko ontziak eregi eta zaharbarritzeko ekimenak laguntzea eta garatzea.

Gaur goizean Donostiako Euskal Itsas Museoan sinatutako hitzarmenean Merkataritza Itsasketako Zuzendaritza Nagusiak urtero 50.000 euro Albaolara bideratzeko konpromisoa hartu dau. Dirulaguntza honen bidez ontzi tradizionalen eraikuntzea, birgaitzea eta ondarearen erabilera turistiko zein kulturala suspertzea nahi da. Ekintza horreek Aprendiztegi ontzi tradizionalak eregiteko teknikak erakutsi eta konserbetan diran nazinoarteko eskolaren testuinguruan egingo dira.

Merkataritza Itsasketako Zuzendariak Albaola alkartearen lana goraipatu dau; hain itsas ondare aberatsa dauen herrialde batean, sektore honetan egiten dan lanaren garrantzia berretsiz. Ontzi historikoen eta erreprodukzinoen 784/2021 Araudiak itsas ondarearen alde lan egiten daben alkarte eta administrazinoak laguntzeko helburua dau.

Xabier Agoteren eretxioz, mugarri garrantzitsua da Merkataritza Itsasketako Zuzendaritza Nagusiak ontzi tradizionalak berreskuratzeko eta baloretako hartu dauen jarrerea; itsas ondarearen garapen eta normalizazinoan aurrerapauso handia dala be azpimarratu dau Xabier Agotek: Oso pozik gagoz, ekarpen honek gure lanagaz jarraitu ahal izateko bultzada handia dalako.

Albaola Alkartea, tradizinoa berreregiten Euskal itsas ondarea oinarri izanik, Albaolaren helburua gaur egun desagertuak dagozan lanbideak, nabegazino tradizionala eta ontziak eregitejko teknologia berreskuratu nahi ditu. Hau guztia zabaltzea eta balioan jarteagaz batera, 16. mendeko baleontzi bat eregiten dabil Albaola, San Juan baleontzia eregiten, hain zuzen be. Horrezaz gan, 19. mendeko arrantza-traineru baten eraikuntzea martxan da, baita itsas salbamentuko ontzi baten zaharbarritzea be.

Ekintza eta erakusketen bidez bidez euskal itsas ondarearen ikerkuntzea jorratzen da bertan, itsas ondarea Euskadi mailan zein mundu mailan zabaltzeko helburuari eutsiz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu