Martiaren 12an izango da 'Katuko muinoak' eta 'Txandrio' taldeen arteko hirugarren finalerdia Murgian

Bizkaie! 2023-03-09 11:18   Bertsolaritzea

Murgiako udaletxean izango da saio arratsaldeko 18:30ean.

Domekan bertan jakigo dogu Izena pentsau bida eta Errexala taldeakaz batera finalean kantauko dauen hirugarren taldea.

Katuko muinoak (Gasteiz) eta Txandrio (Arabar Errioxa) taldeak izango dira Murgian kantauko dabenak, Murgian Zuiako udaletxeko aretoan. Mokaua eskainiko da 18:00etan eta 18:30ean hasiko da saioa.

Katuko muinoak taldeko kideak Eli Zaldua, Iñaki Viñaspre, Xabier Antia eta Ekaitz Samaniego. Txandrio taldekoak, barriz, Orlando Arreitunandia, Iker Olabarrieta, Beñat Otamendi, Peio Artetxe, Eñaut Insausti eta Unai Bengoetxea.

Gai-jartzaile lanetan Lierni Altuna ibiliko da. Saioa hiru epailek balorauko dabe: Oier Iñurrieta (Katuko muinoak), Mikel Fernandez de Arroiabe (Txandrio) eta Arabako Bertsozale Alkartearen izenean Aitor Jimenez.

Urtarrilaren 27an hasi zen Arabako Bertso Kuadrillartekoa. Danetara, 12 taldek hartu dabe parte lehen fasean eta hiru astez 12 saio egin ondoren, 6 talde pasau ziran finalaurreko honeetara. Lehen finalaurrekoa Agurainen jokatu zan, bigarrena Bastidako Kultur Etxean eta azkena, martiaren 12an Murgiako udaletxean.

Finalaurreko saio bakotxeko irabazleak izango dira Laudiko BHI-ko kiroldegian, martiaren 25ean, finalean kantauko dabenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu