Uribe Kostako Mankomunidadeak herritarrek Mintzodromoan parte hartzea gura dau
2023-03-08 12:25 Euskerea berbagaiJardunaldia martiaren 20an izango da, 11:00etan, Plentziako Jai-Alai frontoian.
Uribe Kostako Mankomunidadeak eta berau osotzen daben udal guztiek ahaleginak batu nahi ditue eskualdean euskerea bultzatzen jarraitzeko. Datorren martiaren 20an, Nazinoarteko Ahozkotasunaren Eguna dala eta, Uribe Kostako Mankomunidadeko Euskera Zerbitzuak mankomunidade mailako Mintzodromoa atondu dau.
Ekimena Plentziako Jai-Alai frontoian izango da, goizeko 11:00etatik 13:00era. Egun horretan, gazteak eta helduak mahai-inguru batean euskerearen egoerea aztertuko dabe, bakotxaren esperientziak kontau eta horri buruzko eretxiak eta gogoetak konpartiduteko. Hurreko ingurune atseginean euskeraz lasai berba egiteko aukerra ederra izango da. Oso garrantzitsua da holako ekimenak egitea, euskerearen erabilerea eta ezagutzea bultzatzen jarraitzeko Uribe Kostan adierazo dau Josu Landaluze Mankomunidadeko buruak.
Parte hartzeko interesdunek izena emon beharko dabe mezu elektroniko bat bialduz euskera1@uribekosta.eus / euskera2@uribekosta.eus helbidera edo 688 65 47 70 / 688 65 4773 telefonora deituz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!