Peyreget, Midi D'Ossau mendi zoragarrien ikuspegirik ederrena
2023-03-06 12:55 Ibilian-ibilianPortaletera goaz, behin Formigalgo eski estazinoak pasauta.
Frantziako mugea atzean itxi eta Portaleten gora, errepide bazterreko txoko horreetako batean itxiko dogu horrenbeste tokitara eroaten gaituen auto maitea. Jente piloa dabil, eguraldi bikaina baitago, zezeilean edurrez ganezka dagoz oraindino inguruetako mendiak, atzo be eguraldi ona egin eban eta gaur be bardin antzekoa. Jentez ganezka dagoz Hueskako eta Frantziako Pirinioak. Gozau daigun, bada, mendiak zeozer badau lurrazal amaibakoa da eta, naturea, lurrazala eta bizidunak jagon ezkero, danontzat dago lekua, jakina!
Peyreget mendiak Col de Peyreget edota Pic de Peyreget delakoak, 2.483 metro ditu eta ederra da, bere horretan. Hiru bat bide ditu, ezagunenak diranak, batetik, honetan hartu nebana igoteko, buelta osoa
emonda eta bere ezkerralderantz abiatuz eta ertz batetik igonda, Midi d’Ossau mendi ederraren eta Piriniotan horren preziatua dan begiradapen aurrez aurre eginez. Ondoren, jatsierea, Pombie aterperantz egin neban, kranpoiakaz egin baineban ibilbide guztia kotxetik urten eta heldu arte eta Pombierantz edurra gogorragoa egon bajatuteko, igon neban lekutik baino, bertan eguzkiak urtzen hasi baitzituan bere elur-luma zuriak.
Bestalde, hirugarren bidea, palatik gorantz doana da. Bertatik neguan igoteko hobe piolet bi erabiltea, nik bakarra neukan, horixe esan eustan behintzat bidean topau neban bikote batek.
Jente asko topau neban bidean eta berba egin nebanakaz danek esaten eustien, hainbat eta hainbat bide dagozala, ez bakarrik baizik eta igoteko bide horreeetara heltzeko be. Batek harritu ninduan eta motibau ninduan gehien, hain zuzen be, 90 urte zituan gizon frantses batek. Astero, Peyreeatera igoten ebala esan eustan. Kranpoiakaz joian, pausu batzuk aurrera emon eta geldialditxua gero, beti aurrera eginez, sekula be ez atzera, kontu handiz baina gora, astero, azkar esan daiteke, baina ez da makala, benetan, edur asko egoan eta. Precaucion! horixe esan eutanez kasu egi neutsan, jakina, errespetuz eta kontuz, holaxe gorantz. Dana motxilan, dana gainean eta aurrera, gogo handiz, eguzki ederraren azpian, uda itxuran, ez horrenbeste goizean, baina bai eguerdi aldean, edurra gehiegi urtzen zanean eta gehiegi ondoratzean, baina aurrera, ezin ederrago ingurua.
Ezin ederrago Peyreget. Ezin ederrago Midi d’Ossau mendi preziatuaren ikuspegirik ederrena. Ezin
ederrago kotxetik urten eta kranpoiakaz hasi eta kotxera heldukeran kranpoiak kentzea, bidean jantzi eta
kendu behar izan barik. Ezin ederrago zuei irudi honeek ekarri ahal izatea eta lerro honeek zuokaz
konpartidutea, irakurten dozun eguneko zure gaurko mendi guztiei aurre egiteko bultzadea eta energia.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!