TikTok sarean oinarritutako Bziber lehiaketea jo eta su ibiliko da martian
2023-03-06 10:22 Euskerea berbagaiLehiaketea martiaren 6tik 31ra izango da.
13 eta 16 urtera arteko gazteei zuzendutako lehiaketea da. Banaka zein taldeka bideoak grabetako aukerea izango dabe gazteek; bideoak modu publiko zein pribatuan aurkeztu ahal izango ditue.
Bziber lehiaketea, TikTok sarean oinarritutako euskerazko lehen lehiaketa honek, seigarren edizinoa beteko dau aurten eta martian zehar egongo da martxan. Azkue Fundazinoak gazteak eta sareak euskeraz ehuntzeko egindako proiektu honek Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol Sailaren babesa izango dau beste behin.
Martxoaren 6tik 31ra bitartean gauzatuko da eta lehiaketeak iraungo dauen lau astetan, 13 eta 16 urte bitarteko gazteek TikTok sarean pil-pilean dagozan 4 erronka egin beharko ditue. Igaz bezela, modu publikoan edo pribatuan bialtzeko aukerea izango dabe.
Urte honetan barritasuna da taldeko kategoria sortu dala eta, beraz, erronkak lagunakaz batera grabetako aukerea izango dabe.
Martiaren 31n zozketa bidez egingo da sariak emoteko ekitaldia: Banakako kategorian, Twitch plataformarako 8 harpidetza eta taldearen kasuan, abentura esperientzia bat.
Aurreko edizinoan legez Asier Burguete aktorea izango da lehiaketearen gidaria, bai eta erronkak proponiduko dituana be. Beragaz batera ezagunak diran beste tiktoklari batzuk be parte hartuko dabe ekimenean, besteak beste, @lorea_intxausti, @elemelonsv, @anepe.acedo, @julenportillo @dupliksaa eta @olatzpz bizkaitarra.
Lehiaketeari buruzko informazino informazio guztia www.bziber.eus webgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!