Badator 27. Euskal Herria Zuzenean Jaialdia
2023-03-06 09:26 MusikeaBagilaren 30etik garagarrilaren 2ra izango da, Irisarrin.
Etengabe azalberritzen goiaburuari eutsiz, Oholtza gainean agertuko diran lehen taldeak Belako, Kolinga, Afrika Bibang, Ada Oda, Kristonak eta Muare.
Arrosa, Idauze-Mendi, Heleta eta Lekornetik izan ondoren, aurten, laugarren urtez Irisarrin.
Larzabaleko Espelletenia Ostatuan egindako aurkezpen ekitaldian, Haira Aizpurua et Beñat Gaztelumendi bertsolariek saio ederra eskaini eben.
Kontuak kontu, gaurtik aurrera eta martiaren 12ra arte, hiru eguneko sarrerak 40€ euroan salgai dagoz hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!