'Gelatik Plazara' egingo dabe salto Gipuzkoako bertso eskoletan

Bizkaie! 2023-03-03 12:57   Bertsolaritzea

Gaur hasiko da Gelatik Plazara sariketea Zumaian.

Gipuzkoako Bertsozale Alkarteak bertso eskolakaz alkarlanean Gelatik Plazara ekimena atondu dau 14 urtez azpiko ikasleei jentaurrean trebatzeko aukerea eskaintzeko, bertsoakaz gozetako lekua izango dabe bertso eskoletako gaztetxoek eta Eskolarteko txapelketara heldu aurretik plazarako zubi lana egiten laguntzea da asmoa. Bestalde, lekuan lekuko bertso eskolak saio berean batuta ikasleek alkar ezagutzeko aukera ederra izango dabe.

Danetara, 3-4 lagunez osotutako taldeetan 170 ikaslek hartuko dabe parte atondutako zazpi saioetan.

Egitaraua

- Martioaren 3an, Zumaian.

- Martiaren 10ean, Oñatin.

- Martiaren 24an, Elgoibarren.

- Martiaren 31n, Azkoitian, Lasarten, Ordizian eta Amezketan.

Talde bakotxak ondorengo lanak egin beharko ditu:

- Agurra.

- Puntua erantzun koplan (oina emonda edo oinik emon barik).

- Gaia eta bi edo lau oin emonda kopla edo bertsoa osotu.

- Bertsolari bati erantzuten, gaia emonda, kopletan.

Saioaren amaieran talde guztiek jasoko dabe sariren bat eta saioak aurkezteaz zein gaztetxoen lana epaitzeaz bertso eskoletako irakasleak arduratuko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu