Mutiko & Denso-k 'Game Boy' aurkeztu dau

Bizkaie! 2023-03-03 10:01   Musikea

Martiaren 9an kaleratuko daben Game Over diskoko aurrerapen kantu bakarra.

Game Boy abesti frenetiko eta hunkigarria da, jentez ganezka eta inguratuegi sentiduten zarenean izaten dozun bakardade sentimendua jorratzen dauena.

Jon Narvaezek zuzendutako bideoan, Andrián Nogales, Alvaro Robles eta Liam McDonnellek hartu dabe parte.

Game Over Mutiko eta Densoren diskoa da. Trap/Hyperpop/Elektronika estiloak nahasten dituan mixtape bat da soinu urbano oso eguneratua dauena. Hasibarriak diran artista bi honeek album hau egiteko batu dira, Denso musika produkzinoan eta Mutiko, barriz, berbak idazten eta kantetan.

Udabarri honetan Tatta eta Etxepe taldeakaz Jet Plane Tour biran ibiliko dira. Mutiko & Tatta & Denso bakarkako ibilbidea daben 3 gaztez osotutako taldea da, show bikaina egiteko batzen diranak. Alesardui edo Sativa lako abestiak ditue eta bira honi aurre egiten deutse 2022an kontzertu ugari emon ondoren; batzuk Hirian edo Atlantikaldia lako jaialdietan.

Kontzertuak

Martiaren 16an, Bilboko Kafe Antzokian.

Martiaren 23an, Gasteizeko Jimmy Jazz Aretoan.

Apirilaren 1ean, Leitzako Atekabeltz Gaztetxean.

Apirilaren 27an, Donostiako Dabadaba Aretoan.

Apirilaren 28an, Iruñeko Rockollection-en.

Sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu