Aurrez aurre Laudatako 'Beeeeeertsolariak' eta Gasteizko 'Errexala'
2023-03-03 08:45 BertsolaritzeaBigarren finalaurreko Bastidako Kultur Etxean izango da zapatuan.
Zapatuan, martiak 4, jokatuko da Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketako bigarren finalaurrekoa, Bastidako Kultur Etxean arratdaldeko 19:30ean. Laudion, martiaren 25ean egingo dan finaleko bigarren talde finalistea izango da Bastidako irabazlea.
Aitatu taldeak lehiatuko dira Bastidan, mokadutxoa 19:00retan eta ordu erdi aurrerago hasiko da saioa.
Beeeeeeeetsolariak taldeko kideak Aitor Najera, Jon Ruiz de Pinedo, Beñat Cano, Oier Arbina, Markel Yoller eta Iker Pastor dira. Errexala taldekoak, barriz, Felipe Zelaieta, Ainara Balantzategi, Marta De Pedis, Koldobika Fernandez de Retana, Kerman Lopez de Lacalle, Jokin Estepa eta Asier Otamendi.
Bertso bildumatxoa kantauko dabenak: Bastidako Bertso Eskolako gaztetxoak.
Gai-jartzaile lanetan Oier Suarez ibiliko da. Saioa hiru epailek balorauko dabe: Egoitz Iradier (Beeeeeertsolariak), Juan Altuna (Errexala) eta Arabako Bertsozale Alkartearen izenean Ekaitz Elorriaga.
Ondorengo ariketak egin beharko ditue bertsolariek finalaurrekoetan:
- Agur kolektiboa (ez da puntuagarria).
- A taldeko batek B taldeko bategaz ofizioka zortziko nagusian hiruna bertso.
- Aurrekoak atzekoei, A taldeko batek B taldeko hiruri eta alderantziz, gaia emonda, aurrekoak 3 bertso eta atzekoek bertso bana.
- B taldeko batek A taldeko bategaz ofizioka zortziko txikian hiruna bertso.
- Hiru punturi erantzun zortziko txikian (B taldeko bertsolariak A taldeko bertsolariari eta alderantziz).
- Asmakizuna A taldeko 3 kideen artean, puntuka, A taldeko batek berbea jakingo dau eta taldekideei erantzungo deutse 3 minututan. Ondoren B taldekoek ariketa horri ekingo deutse.
- B taldeko bik A taldeko biren kontra ofizioka, Iparragirre doinua taldekideagaz erdibana osotuz, gaia emonda audio formatuan.
- Gaia emonda, talde bereko hiru lagunen artean hiruna kopla musikaz lagunduta.
Urtarrilaren 27an hasi zan Arabako Bertso Kuadrillartekoa. Danetara, bat-bateko 12 taldek hartu dabe parte lehen fasean eta hiru astez 12 saio egin ondoren, 6 talde pasau ziran finalaurrekoetara. Lehen finalaurrekoa Agurainen jokatu zan, bigarrena zapatuan Bastidako Kultur Etxean eta azkena, martiaren 12an Murgiako udaletxean.
Finalaurreko saio bakotxeko irabazleak izango dira Laudiko BHI-ko kiroldegian, martiaren 25ean, abestuko dabenak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!