Hautatutako 12 taldeek Bilborocken joko dabe martian
2023-03-01 12:06 MusikeaHelburua da 16 eta 30 urte tarteko gazteen sorkuntza-lanak bultzatu eta sustatzea.
Kontzertuen fasea amaituta, 6 talderik eta/edo bakarlaririk onenak hautatuko dira, hainbat arlotan formazino espezializatua jaso deien, besteak beste, produkzino teknikoa, komunikazinoa, jaubetza intelektuala edo/eta sustapena.
Azkenik, epaimahaiak talde edo bakarlari irabazle bat hautatuko dau eta aukerea izango du Estaduan zehar bira bat egiteko, 4 kontzertu emonez.
Bilboko Udalak atondutako VillaSoundBilbao Jaialdiaren helburua da 16 eta 30 urte tarteko gazteen sorkuntza-lanak bultzatu eta sustatzea eta musika arloko proposamen askotarikoak eta egungoak eskaintzea publikoari.
Kontzertuak
Lehenengo fasean, Epaimahaiak, proposamenen artean, 12 banda eta bakarlari hautatu ditu eta aukerea izango dabe martiko eguenetan Udalaren areto horretan joteko:
Martiaren 9an:
Sofia V (Bizkaia).
Ziris (Nafarroa).
NKO (Bizkaia).
Martiaren 16an:
Lova Lois (Bizkaia).
Lemak(Gipuzkoa).
Hxdesz (Bizkaia).
Martiaren 22an:
Deñe (Gipuzkoa).
Julen (Gipuzkoa).
Marban (Bizkaia).
Martiaren 30ean:
Ithaka (Gipuzkoa).
Calathea (Bizkaia).
Entropia (Araba).
Kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira eta sarrera librea izango da, lekua bete arte.
Parte-hartzaileen ezaugarriak
78 taldek eta bakarlarik emon dabe izena parte hartzeko. Hautatutako 12en artean, 6 banda Bizkaikoak dira, 4 Gipuzkoakoak, 1 Nafarroakoa eta 1 Arabakoa.
Banda horreek osotzen dituen 36 personen artean, 9 emakumeak dira (% 25) eta ganerako 27ak (% 75) gizonak. Ehuneko horreek izena emondako guztienak baino handiagoak dira; azken horreen artean % 15 eta % 85 da gizon eta emakume arteko banaketea.
Kantuetan erabilitako hizkuntzei jagokenean, gaztelania da nagusi (% 53,8) eta ondoren euskerea (% 38,4) eta gero ingelesa (% 7,6). Hautatutako bakarlarien eta bandetako kideen batez besteko edasdea 23,6 urte izan zan, izena emandako taldeen guztirakoaren batez bestekoa baino txikiagoa ( 25,2).
VSB Mentoring
Kontzertuen ostean, 6 talderik edo bakarlaririk onenak hautatuko dira VSB Mentoring formazino-programa batean parte hartzeko; laguntasuna eskainiko jake eta, beraz, 2023ko maiatzetik irailera eta hautatutako taldeen edo bakarlarien beharrizanen araberakoa izango da formazino hori.
Programearen formazino-aldi horren bidez, talde eta bakarlariak sustatu eta bultzatu nahi dira, tresnak eta aholkularitza espezializatua emonez, euren jarduerea profesionalizau deien.
Prestakuntzea profesionalek emongo dabe eta hainbat gai jorratuko ditue, besteak beste, sare sozialetan edukiak produzidutea, produkzino teknikoa, zuzeneko interpretazinoa hobetzea eta optimizetea, jaubetza intelektuala edo eskubideak kudeatzea eta sustatzea, kontzertuak, birak eta enpresa sustatzaileakazko hartu-emonak.
VSB Tour
VillaSoundBilbao, beraz, VSB Tour-agaz amaituko da 2023aren amaieran. Formazino eta laguntasun aldiaren ostean, parte hartzen daben sei bandetako bat hautatuko da, kontzertu bana emon daian Estaduko 4 uritan, 2023ko azken hilabetean zehar.
Helburua da banden proiekzinoa bultzatzea, beste leku batzuetako banda gazteakaz sinergiak sortzea eta personen talentua Bilbotik kanpo be zabaltzea. Igaz, Alai, bira horretarako hautatutako bakarlariak, Madrilgo, Bartzelonako, Valentziako eta Sevillako 4 jaialdi eta lokal ospetsutan jo eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!