Darabilbok aisialdiko dobako eta euskerazko jarduerak eskainiko ditu martian
2023-03-01 09:52 Euskerea berbagaiMartiaren 15ean, La Basuk rap musikeari buruz egingo dau berba Larrakoko Euskaltegian.
Bilboko Udalak eta Bilboko Euskaltegien Sareak atondutako euskerazko aisialdiaren programea da Darabilbo, helburu dauena aisialdian euskerearen erabilerea sustatzea. Euskera-mailea hobetu edo, beste barik, euskeraz ondo pasau nahi dabenentzako ekimena da.
Ganera, interesdunek ideak proponidutea onartzen dau programak.
Programa horretako ekimenetako edozeinetan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena emotea darabilbo.eus webgunean, darabilbo@gmail.com helbide elektronikoan edo 607 530 132 telefono-zenbakian.
Jardueraz betetako egitaraua dakar Darabilbok: Martian eskulan, musika eta antzerki-tailerrak, jarduera gastronomikoak eta berbaldi literario eta zientifikoak dagoz.
Hilero eskaintzen dan programea da eta hainbat jarduera eskaintzen ditu.
Martirako jarduerak
Datorren barikuan, martiaren 3an hasiko dira, Arantza Aresek zuzendutako kakorratz-tailerragaz. Uribarriko Udaltegian izango da, 18:30ean.
Martiaren 7an, martitzenean, Munduari bueltea emon eutson ontzia berbaldi literarioa zuzenduko dau Joseba Sarrionandiak, Santutxuko AEK Euskaltegian (Txurdinaga, Arbidea kalea). Goizeko 10:00etan hasiko da.
Martiaren 15ean, 18-25 urte bitarteko gazteentzako tailerra atondu dabe, La Basuk rap musikeari buruz egingo dau berba. Larrakoko Euskaltegian izango da (San Inazio), 19:00retan.
Martiaren 22rako tailer bi aurreikusi ditue: Lehenengoa, nutrizinoari buruzkoa, pintxoak probetako aukerea egongo da AEKren Lizardi Euskaltegian, goizeko 10:15ean. Bigarrena, Maus komikiari buruzko berbaldi literarioa izango da, Julen Gabiria idazleak eskainiko dauena.
Martiaren 24an, proposamena familia osoarentzat izango da. Antzerki-tailerra egongo da Santutxuko Karmelo plazan, arratsaldeko 17:30ean eta 18:40an.
Martiaren 28an, tailer hori eskainiko dabe barriro baina saio bakarra eskainiz: 17:30ean, Zurbaran auzoko eskolan.
Hurrengo egunean, martiaren 29an, zientziaren txandea izango da: Einstein espazio-denpora berbaldia eskainiko dau Jose Ramon Etxebarriak.
Eta martiko eskaintzeagaz amaitzeko, hilaren 30ean (eguenean), euskerearen erabilerea sutatzeko gune bi egongo dira, mahatsondoari buruz jarduteko goizeko 10:00etan eta 19:15ean Kirikiño ikastolan.
Zelan parte hartu
Ekimenotan parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena emotea darabilbo.eus webgunean, darabilbao@gmail.com helbide elektronikoan edo 607 530 132 telefono-zenbakian. Gainera, telefono-zenbaki horretan bertan, nahi dauenak bere ideak aurkeztu leikez.
Dobako jarduera horreetan parte hartzeko baldintza bakarra da 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!