Martiaren 10ean hasiko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketea

Bizkaie! 2023-02-28 09:57   Bertsolaritzea

Danetara, 22 bertsolarik kantauko dabe.

Gipuzkoako XLIII. Eskolartekoa izango da 2023koa eta Gipuzkoako Bertsozale Alkarteak Ikastolen Alkarteagaz alkarlanean atondu dau. Martiaren 10ean hasita lau kanporaketa egingo dira eta, azkenik, finala apirilaren 21ean izango da, Lasturren.

Saioak ondokoak izango dira:

- Martiaren 10ean, Legazpiko Muruazpi Alkartean:

June Aiestaran
Harri Agirresarobe
Eñaut Olarra
Aratz Arzelus
Uxue Igartua

- Martiaren 17an, Zarauzko Urpekoak Alkartean:

Amets Aizpurua
Urko Arakistain
Jakes Etxeberria
Aratz Ramos
Maddi Lasa
Sustrai Goenaga

- Martiaren 24an, Errezilgo Erniope Alkartean:

Jon Mendiluze
Izar Zelarain
Jare Bengoetxea
Peru Alijostes
Beñat Zeberio
Egiar Otegi

Martiaren 31n, Amezketako Zazpi Iturri Alkartean:

Danel Etxeberria
Lide Arregi
Nikola Iraola
Oihan Navarro
Xuban Urdalleta

Kanporaketa guztiak bertso afari formatuan izango dira eta afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu ahal izango dira saio bakotxaren aurreko eguneko eguerdira arte.

Saio bakotxeko irabazlea zuzenean sailkatuko da apirilaren 21ean Lasturko tabernan egingo dan finalera eta finaleko seikotea puntuazinoz sailkatutako beste bertsolari bigaz osotuko da.

Finaleko afarirako txartelak kanporaketa danak pasautakoan jarriko dira salgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu