Gure Ahotsak 2023, martiaren 3tik 7ra
2023-02-28 09:37 MusikeaEmakume musikari hasibarriak eta eskarmentudunak oholtza gainean batzea da asmoa.
V. Gure Ahotsak ekimenak formatua aldatu eta emakumezko musikarien bost kontzertu izango dira Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan, Natalia Lacunza, Olatz Salvador, La Bien Querida, Maite Larburu eta Neomak bakarlari eta taldeak, hain zuzen be.
Ekimena iragarteko kartela Paula Estévez ilustratzaile eta musikariak egin dau eta Gure Ahotsak ekimenean parte hartzen daben emakume musikarien eta joten ditten instrumentuen aniztasuna irudikatzen dau.
Egitaraua:
Natalia Lacunza, martiak 3, Victoria Eugenia.
Olatz Salvador, martiak 4, Victoria Eugenia.
La Bien Querida, martiak 5, Victoria Eugenia.
Maite Larburu Trio, martiak 6, Victoria Eugenia Club.
Neomak, martiak 7, Victoria Eugenia.
Donostia Kulturak indarbarritu egingo dau 2019an, gure lurraldeko emakumezko musikarien maila artistiko aparta azpimarratzeko asmoz, ekin eutson Gure Ahotsak egun bakarreko ekimenari. Emakumeen sormenari bide emoteaz gan, musikari hasibarriak eta eskarmentudunak oholtza gainean batzea dau helburu Emakumearen Nazinoarteko Egunaren bueltan atontzen dan ekimenak.
2019, 2020, 2021 eta 2022. urteak
Sara Mansilla, Olatz Salvador, Elena Setién eta Izarok parte hartu eben; 2020an Ainhoa Larrañaga, Sara Zozaya, Maren eta Belako izan ziran oholtzan; 2021ean Idoia, La Basu eta Niña Coyote eta Chico Tornado (iragarrita egoan Matilda taldeak ez eban parte hartu osasun arrazoiakaitik) eta igaz Ainara Legardon, Miren, Verde Prato eta Eneritz Furyak.
Sarrerak Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita donostiakultura.eus/sarrerak helbidean ere.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!