Bulego, Merina Gris, Neomak, Sua, ETS eta Süne, Gaztea sarietan zuzenean
2023-02-28 09:16 MusikeaGaztea sariak martiaren 2an emongo ditue Bilboko Euskalduna Jauregian.
Garaikurak emoteaz gan, kontzertuak be iragarri ditue: ETS eta Süne, Sua, Neomak eta Merina Gris taldeak, hain zuzen be. Ainhoa Vitoriak eta Julen Telleriak aurkeztuko daben galan zehar joko dute taldeek, gau berezirako propio prestatutako ikuskizunak eskainik.
Sariak emon ondoren, Bulego taldeak kontzertu berezia eskaniko dau.
Galea arratsaldeko 19:30ean hasiko da baina 18:00etatik aurrera izango da Urban Hallera sartzeko aukerea. Ekitaldia hasi baino lehenago bertaratzen diranek arpegi ezagunen photocalla eta GU saio bereziaren zuzenekoa ikusteko aukerea izango dabe.
2023ko sarituak
Zezeilaren 13tik 22ra izan dabe erabiltzaileek Gazteak proponidutako hautagaien alde botoa emoteko aukerea eta ondokoak dira aurtengo sei kategoriak: Artista edo talde onena, abesti onena, bideoklip onena, zuzeneko onena, disko onena, artista barri onena eta fandom onena.
Sariak emoteko ekitaldira joateko sarrerak hiru ordutan amaitu ziran eta erantzun bikaina ikusita, aforoa handitu eta sarrera gehiago eskuragarri jartea erabagi eban Gazteak baina bigarren ekinaldi horrek lehenengoaren markea hausi eban, izan be, 10 minutuan erreserbau zituen sarrera danak.
Kontuak kontu, Euskaldunara joateko modurik ez dabenek etxetik ikuskizunaz gozetako aukerea be badago, 2023ko Gaztea sariak emoteko ekitaldia streaming bidez ikusi ahal izango baita, Gaztearen webgunean eta YouTube kanalean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!