Hilario Arbelaitzi Ohorezko Eguzki saria emon deutse
2023-02-28 08:47 Jan edanakEuskal sukaldaritzearen bizitza osoko esentzia defendidu dau oraintsura arteko Zuberoa jatetxeko Hilario Arbelaitzek.
EAE-k 68 jatetxe ditu gidan: 8k hiru eguzki ditue, 19k bi eta 41ek bakarra. Nafarroak 19 jatetxe ditu zerrendan.
Hego Euskal Herriko jatetxeek 14 eguzki barri eskuratu ditue: Lau jatetxek Repsol gidearen eguzki bi hartu ditue: Dimako Garena, Hika Gastronomiko (Villabona) eta Amelia by Paulo Airaudo eta Rekondo donostiarrak; beste zazpik bat irabazi dabe. Eguzki bategaz saritu ditue Erro (Atxondo), Kuma (Bilbo), Tamarises Izarra (Getxo), Espazio Oteiza-Akelarre (Donostia), Hamarratz (Zumaia), Laia Erretegia (Hondarribia) eta Zazpi STM (Donostia).
Repsol erakundeko ordezkariek jakinarazo dabenez, Euskadik 68 jatetxe ditu gidan: 8k hiru eguzki ditue, 19k bi eta 41ek bakarra. Nafarroak 19 jatetxe ditu zerrendan. Baserriberri (Iruñea), Carlos Oyarbide Bistronomico (San Adrian) eta Les Amis (Iruñea) dira Foru Erkidegoko nobedadeak zerrendan.
Euskadi da jatetxe gehien dituan hirugarren erkidegoa, 68 eguzki baititu, Kataluniaren (105) eta Madrilen (98) atzetik.
Ganerakoan, eguzki bi dituan Euskadiko lau jatetxe barrietako bat Dimako Garena da: 30 urteko Julen Baz da jatetxeko burua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!