Aramaioko 'Izena pentsau bida' izan da I.finalaurrekoan irabazle

Bizkaie! 2023-02-27 09:06   Bertsolaritzea

Aramaioko kuadrilleak finalean kantauko dau.

Arabako bertso Kuadrillarteko lehen finalaurrekoa izan da astegoienean Aguraingo Zabalarten. Aramaioko Izena pentsau bida eta Gasteizko Bertxilika taldeak izan dira lehian eta bertan Izena pentsau bida nagusitu da eta, beraz, Laudion, martiaren 25eko finalean kantauko dabe.

Giro polita izan zan Arabako Bertso Kuadrillarteko I.finalaurrekoan Aguraingo Zabalarten. Mokauaren ostean emon jakon hasikerea saioari: Izena pentsau bida (Aramaio) taldearen izenean Martin Abarrategi, Danel Herrarte, Manex Agirre eta Sabin Abarrategi ibili ziran kantuan. Bertxilika (Gasteiz) taldearen izenean Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre, Hegoi Amabizka, Samuel Rodriguez eta Eukene De los Aires.

Gai-jartzaile lanak Irati Martinezek egin zituan. Saioa hiru epailek balorau eben: Iker Elexpuru Izena pentsau bida taldeko ordezkaria, Txomin Elorza Bertxilika taldeko ordezkaria eta Arabako Bertsozale Alkartearen izenean Ainhoa Aizpurua.

Talde bakotxaren agur kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan ibili ziran, binaka ofizioetan, hirunaka koplan, asmakizuna hirunaka...

Epaimahaiak erabagita Izena pentsau bida taldeak kantauko dau finalean. Sailkatutako lehenengo taldea da. Hurrengo zapatu bitan jokatuko dira falta diran finalaurreko biak, Bastidan eta Murgian. Saio bi horreetan talde bana sailkatu da, izan be, martiaren 25ean, Laudioko finala 3 taldeen artean jokatuko da. Finala, martiaren 25ean, egun osoko jaiaren inguruan izango da Laudion.

2023/02/27 09:06 - 09:06

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu