'Droneak: mendeetako ametsak eta orainaldiko erronkak'
2023-02-23 12:09 KultureaHizlaria Julián Estévez Sanz izango da.
Azken urteetan ohikoa bihurtu da zeruan droneak ikustea. Lanari zein aisialdiari lotutako tresna lez normalizau dira gure inguruan. Adimen artifizialagaz batera, droneakaz lotutako teknologia aitatuenen artean dago azken urteetan.
Droneak, urruneko kontrolaren bidez gidatzen diran aireontziak, hainbat funtzino dituen tresnak dira, besteak beste, aire-jagoletzarako, janariaren zein odol-poltsen garraiorako edo gerrarako arma bezela erabilten dira.
Antxinako zibilizazinoek amesten eben legez aireko espazioa menperatzea lortu danean, teknologia mueta horren indarrak erronka ugari ekarri deutsoz gizarteari.
Droneen teknologiaren eta horreek eragindako erronken inguruan berba egingo dau Julián Estévez Sanzek Euskal Herriko Unibersidadeko Kultura Zientifikoko Katedreak, Bidebarrieta Liburutegiagaz batera, atondutako Droneak: mendeetako ametsak eta orainaldiko erronkak izenburuko berbaldian, Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren barruan.
Berbaldia martiaren 1ean, eguaztenean, arratsaldeko 19:00retan izango da Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Sarrera librea izango da edukierea bete arte eta streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunean.
Julián Estévez Sanz
UPV/EHUko Injinerutza Mekanikoko Saileko irakaslea da Gipuzkoako Injinerutza Eskolan, Informatika Injinerutzan doktorea eta Euskal Herriko Unibersidadeko Adimen Konputazionala Taldeko ikertzailea. 2021etik aurrera, Adimen Artifiziala Hezkuntzan Apliketako Europako Batzordearen aditu taldeko kide da. Gainera, hainbat enpresakaz kolaboretan dau robotikako eta datuen analisirako proiektuetan. Urteak dira dron eta horreen aukerak gustoko gai bihurtu zirala adituarentzat eta horretara bideratu dau bere ikerketaren esparru handi bat azken urteetan. Zientzia eta teknologiaren dibulgatzaile aktiboa da sare sozialetan, prensa eta ekitaldi publikoetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!