Guneberri eta Kideberri programetan izena emoteko epea zabalik
2023-02-23 10:19 Euskerea berbagaiZezeilaren 27ra arteko epea dago programetan izena emoteko.
822 plaza eskaintzen dira 2011 eta 2019 bitartean jaiotakoentzat. Programeak Abando, Abusu, Basurtu, Begoña, San Frantzisko, Castaños, Deustu, Irala, Otxarkoaga eta Zorrotzako udaltegietan egingo dira. Txanda bi dagoz eta baterako eskatu ahal izango da plazea: Apirilaren 3tik 5era edo apirilaren 11tik 14ra.
Bilboko Udalaren helburua da aisiaz gozetan dan bitartean hezkuntza ez-formala lantzeko espazioak sustatzea eta, aldi berean, edade txikikoek trebetasun barriak garatzea eta hartu-emonak sortzea inguruko beste ume batzuekaz.
Udal programa horreek beharrezkoak dira familia askorentzat, Aste Santuko eskola-oporretan familia-bizitzea eta lan-bizitzea buztartzeko beharra baitabe.
Udalak zezeilaren 27ra arteko epea jarri dau aisialdi hezigarrirako programetan izena emoteko, 3 eta 11 urte arteko umeentzat (2011 eta 2019 artean jaiotakoak). Eskaerea www.bilbao.eus webgunean eta udalaren informazinoa eskatzeko telefonoan (944 010 010 / 010) egin daiteke.
Txandotako Ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da. Sarrera eta urtekera malguak izango dira, 09:00etatik 9:30era eta 13:30etik 14:00etara.
Danetara, 822 plaza eskaintzen dira, horreetatik 666 Deustu, Castaños, Begoña, San Frantzisko, Abusu, Abando, Irala eta Basurtu auzoetako udaltegietan egongo dira. Gizarte eta kultur alkarteen bidez eta Udalagaz lankidetzan, Otxarkoaga eta Zorrotza auzoetan be jarduerak eskainiko dira (156 plaza).
Plazen zozketa jentaurrean egingo da, martiaren 1ean, La Perrera eraikinean (Sabino Arana 50). Inskripzinoa martiaren 2tik 6ra egingo da.
Izena emondakoan, prezioa ordainduz formalizauko da plazea. Prezioa, lehenengo txandan, 9,84 eurokoa da (7,38 euro familia ugarientzat eta guraso bakarrekoentzat eta 3,60 euro diru-sarrerak bermatzeko errenta edo biziteko gitxieneko sarrerea jasoten dabenentzat). Bigarren txandan, barriz, 13,12 euro pagau beharko dabe familiek matrikula arrunta bada; 9,84 euro familia ugariek eta guraso bakarrekoek eta 4,80 euro diru-sarrerak bermatzeko errentea edo biziteko gitxienekoa jasoten dabenek.
Itxaronzerrendan geratzen diranek, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailaren Umeen Gaietarako Zerbitzuak joko dau interesatuakana, itxaronzerrendearen hurrenkereari jarraituz.
Zozketearen ondorioz sortutako zerrendea agortu ondoren, izena emoteko epea igaro jakelako mezu elektronikoa bialdu dabenei deituko jake; horreei be mezuen jasote datearen hurrenkereari jarraituz deituko jake.
Gaiak/Jarduerak
Hiru talde eratuko dira, parte-hartzaileen edadearen arabera. Edizino honetarako aurreikusitako jardueren leloa Artearen bidez hezi da, ikasturtean zehar eskaintzen diran programa eta zerbitzuen harian.
Arte eta tradizino japoniarra, australiarra, aztekarra, egiptoarra edo nordikoa jorratu eta jarduerak egingo ditue bai udal-espazioen barruan, bai hareetatik hurreko aire zabaleko eremuetan. Holan, aukeratutako espazioaren arabera, Europa Parkera, Ibaiederrera, Elorrieta ingurura edo Sarrikora hureratu ahal izango dira.
Aurreko aldietan bezela, aisialdiko espazioetan euskerearen erabilerea bultzatu nahi da eta, beraz, euskerea izango da hizkuntza nagusia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!