Agurainen jokatuko da 'Izena pentsau bida' eta 'Bertxilika' kuadrillarteko lehen finalerdia

Bizkaie! 2023-02-23 07:58   Bertsolaritzea

Domekan, zezeilaren 26an, Aguraingo Zabalarten 18:30ean.

'Lur Bustian bertsolariak' (IƱaki Jauregialtzoren erakusketea). | Ikusi handiago | Argazki originala

Agurainen erabagiko da Laudioko finalean, martiaren 25ean, izango dan lehen talde finalistea. Izena pentsau bida (Aramaio) eta Bertxilika (Gasteiz) taldeak izango dira aurrez aurre Agurainen.

Izena pentsau bida taldeko kideak Martin Abarrategi, Danel Herrarte, Manex Agirre eta Sabin Abarrategi. Bertxilika taldekoak, barriz, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre, Hegoi Amabizka, Samuel Rodriguez eta Eukene De los Aires.

Gai-jartzaile lanetan Irati Martinez ibiliko da da. Saioa hiru epailek balorauko dabe: Iker Elexpuru (Izena pentsau bida), Txomin Elorza (Bertxilika) eta Arabako Bertsozale Alkartearen izenean Ainhoa Aizpurua.

Horrezaz gan, Aguraingo finalerdian izango da bestelakorik, Iñaki Jauregialtzok buztina eta bertsoak batu ditu Lur Bustian bertsolariak erakusketan. Eskuz egindako zeramikazko 25 pieza dagoz dira bertan, buztin baltzez eginak, engobautakoak eta esmaltautakoak. Piezak bertsolariaren irudia eta haren bertsoak jasoten ditu. Egitasmo honen helburuetako bat bertsogintzea gizarteratzea da, atxaki ederra Kuadrillarteko finalerdian esanguratsuak diran Arabako bertsolariak bertatik bertara ezagutu, konpartidu, zabaldu eta bide batez euskerea esparru ludikoagaz lotzea. ZabalArten zabalduko da erakusketea zezeilaren 26an bertan.

Urtarrilaren 27an hasi zan Arabako Bertso Kuadrillartekoa. Danetara, bat-bateko 12 taldek hartu dabe parte lehen fasean eta hiru astez 12 saio egin ondoren, 6 talde pasau ziran finalaurreko honeetara. Lehen finalaurrekoa Agurainen jokatuko da, bigarrena datorren zapatuan Bastidako Kultur Etxean eta azkena, martiaren 12an Murgiako udaletxean.

Finalaurreko saio bakotxeko irabazlean izango dira Laudiko BHI-ko kiroldegian, martiaren 25ean, abestuko dabenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu