Esne Beltzara batu da Lova Lois erandiotarra

Bizkaie! 2023-02-22 11:05   Musikea

2023ko kontzertuak iragarri ditu Esne Beltza taldeak.

Esne Beltza taldea bere zortzigarren diskoaren grabaketa lanetan dagoan bitartean, zuzeneko kontzertuakaz jarraitzea da asmoa: Martia eta apirilean zehar kontzertu partidea lotu ditue Euskal Herrian eta estaduko herri batzuetan.

Kontuak kontu, bira honetarako Esne Beltzak taldera beste abeslari bat batuko da: Lova Lois erandiotarra. Lova Lois 1999an jaiotako euskal poetea, rap-egile, kantautore eta argazkilaria da eta bere konposizinoen bidez kontzientzia, enpatia eta askatasuna sortu nahi ditu. Poesiako finalista nazionala 2018an eta Uriko Soinuren finalistea 2022an. Loisen olerkiak gitarra akustikoagaz abesten hasi zan, elektronikea, rapa, reggaea eta technoa poesiagaz buztartuz.

Xabi Solano buru dauen taldeak zuzenekoak atontzeko Mark Dasousaren ezinbesteko laguntzea izan dau eta diseinuak, barriz, Galder Izagirrerenak dira.

Kontzertuak

Martiaren 10ean, Logroñon, La Fundiciónen.

Martiaren 11n, Madrileko Mon Aretoan.

Martiaren 18an, Alegiko Gaztetxean.

Martiaren 24an, Baionako Zizpa Gaztetxean

Apirilaren 1ean, Barakaldoko ZEID Fest Jaialdian.

Apirilaren 28an, Viñarock Jaialdian, Villarobledon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu