Apirilaren 27tik 30era egingo da Jazzahead!
2023-02-21 09:48 MusikeaBasqueMusic-ek Euskal Herriko jazz musikearen katalogoa aurkeztuko dau.
Apirilaren 27tik 30era egingo dan Jazzahead! jazz azoka profesionalean parte hartuko dau BasqueMusic-ek. Stand bat jarteaz gan, Euskal Herriko jazz musikearen katalogoa aurkeztuko dau.
Jazzahead! Bremenen (Alemania) urtero egiten dan azokea, konferentzia eredu da jazz mundua sareratu, ideak trukatu, berbaldi eta paneletan parte hartu eta erdigune izatea dau helburu.
Jazz topaketarik esanguratsuenak nazinoartean
2022. urtean 55 herrialdetako 2700 profesionalek hartu eben parte azokan. Hainbat enpresa-jardueretako profesionalak batu ziran, besteak beste, artistak, liburudendak, etiketak, agentziak, editoreak, jaialdiak eta klubak, banatzaileak, produkzino-enpresak, lobby erakundeak, alkarteak, prentsa eta bestelakoak.
Basque. Music-ek osotu nahi dauen Euskal Herriko jazz musikearen katalogoan 2022an eta 2023an argitaraturako jazz diskoak azalduko dira, baita Euskal Herriko jazz aretoak, jaialdiak eta bestelakoak. Katalogoan azaldu nahi badozu jarri zaitez hartu-emonetan helbide elektroniko honetan arkaitz@musikabulegoa.eus martiaren 23a baino lehen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!