Bizkaiak Euskerearen Interpretazino Zentroa barriztau dau

Bizkaie! 2023-02-21 08:03   Euskerea berbagai

Zentroa doban bisitau leikie Bizkaiko herritarrek eta euskerearen esperientzia barria bizi nahi daben bisitari guztiek.



Bizkaiko Foru Aldundiak Euskerearen Interpretazio Zentroa (EIZ) barritu eta ama hizkuntzen nazinoarteko egunaren testuinguruan egin dau haren aurkezpena. Zentroak euskerearen bizitasuna erakusten dau, eduki interaktiboen bitartez herritarrei helarazo nahi deutse euskereak ekarpena egiten deutsola aniztasunari, eta euskerearen inguruko jakin-mina eta atxikimendua piztu nahi dau.

Euskerearen Interpretazino Zentro barriak aukerea emoten dau euskerea modu atseginean eta edegian ezagutzeko, baikortasunetik eta, aldi berean, edukien zehaztasunari eta zorroztasunari eutsiz. Zentroaren diseinuaren helburua da bizkaitarrek eta Bizkaira datozen persona guztiek euskerearen esperientzia bizi ahal izatea zentro barritu eta barritzaile batean.

Aurkezpenean Unai Rementeria ahaldun nagusiak nabarmendu dauenez, Euskerearen Interpretazino Zentro barri honek bisita interaktiboa eskaintzen dau eta euskerearen historia, transmisinoa, aniztasuna eta bizitasuna erakusten ditu, baita etorkizuneko erronkak be. Zentroa diseinauta dago Bizkaiko herritarrek eta lurraldea bisitetan daben guztiek euskerearen esperientzia barritzaile, erakargarria eta aberatsa izan deien. Euskereak batu gehitu egiten dau.

Rementeriagaz batera, besteak beste, honako honeek izan dira: Herri Administrazinorako eta Erakunde Hartu-emonetarako foru diputadu Elixabete Etxanobe, Euskera, Kultura eta Kiroleko foru diputadu Lorea Bilbao, Euskera zuzendari nagusi Xabier Arauzo, Kulturako zuzendari nagusi Begoña de Ibarra, Azkue Fundazinoko zuzendari-kudeatzaile Iurdana Acasuso eta Bizkaiko museoetako ordezkariak.

EIZk euskerearen bizindarra erakusten dau, haren izakera inklusiboa azpimarratzen dau eta euskerearen iraupena, sustapena eta garapena lotzen ditu munduko aniztasuna babestuz eta sendotuz.

Euskerearen Interpretazino Zentroa, Euskerearen Etxean eskaintzen diran ganerako zerbitzuakaz batera, nazinoarteko erreferentzia da, euskerearen esperientzia ardatz hartuta, hizkuntzak eta hareen dibersidadeari balioa emoteko estrategia legez.

Zentroa eguneratzeko eta sendotzeko proiektua 2019-2023 Bizkaia Egiten izeneko agintaldiko planaren barruan gauzatu da. Estrategia horretan Bizkaiko Foru Aldundiak lehentasunezkotzat joten dituan 120 jarduera batzen dira helburu jakin bategaz: Bizkaia hobea izatea datozen belaunaldietako bizkaitarrentzat.

Foru Aldundiak 538.000 euro inbertidu ditu Euskerearen Interpretazio Zentroaren azpiegitura eta edukiak eguneratzeko.

Ingurune ludikoa

EIZk zentzumenetan oinarritutako bisita ludiko eta aberatsa eskaintzen deutse bertara doazenei. Bisita-esperientzia horretan bisitariek euskerearen izaera poliedrikoaren barri izango dute.

EIZko erakusketea interakzinoz, jokoz eta ikus-entzunezkoz beterik dago eta euskerearen inguruko informazino ugari emoten deutse bisitariei. Zentroko guneetan, besteak beste, euskerearen ibilbidea azaltzen da; bertaratzen diranei aukerea emoten jake berbakaz eta ahotsakaz olgetako eta hausnartzeko, eta euskerearen transmisinoari eta aniztasunari balioa emoten jake. Gainera, etorkizuneko erronkez hausnartzeko aukerea emoten da eta euskal kulturearen oparotasuna eta bikaintasuna agirian jarten dira.

Euskerearen Interpretazino Zentro barriak Euskerearen Etxeko pisu bi hartzen ditu. Ibilbidea 0 pisuan hasten da. bertan Kirmen Uriberen Munduari begiratzeko modu bat olerkaria dago eta euskerea bizirik dagoala erakusten daben informazino eta datu aldakorrak agertzen dira. Euskerea hizkuntza aktiboa eta bizia dala erakusten da panel grafiko interaktibo batean, adierazle ugariren bitartez. Panel hori osotu da euskereari buruz gaur egun dagoan datu soziolinguistikoen bildumarik handienagaz. Esaterako, bisitariek azken inkesta soziolinguistikoaren emoitzak eta mapa soziolinguistikoko datu barrienak aztertu ahal izango ditue. Eremu honetan euskerearen egoera soziala eta Euskal Herrian izan dauen bilakaerea aztertu daitekez.

Erakusketearen osogai gehienak lehen pisuan dago eta bertan euskereak batu egiten dauela nabarmentzen da. Erakusketeak nahi dau euskereari buruzko ikuspegi optimistea, abegitsua eta edegi islatzea. Hausnarketarako lekua be izan nahi dau, bisitariek euskerari egin leizkioen ekarpenaz, besteak beste.

Erakusketa osoan diseinu barritzaileak erabili dira eta eduki interaktiboak dagoz. Horri guztiari esker Zentroko erakusketea dinamikoa eta erakargarria da. Erakusketara batzen diran personek esperientzia aktiboa biziko dabe. Edukiak aldian-aldian eguneratuko dira. Erakusketearen asmoa da, bestek beste, euskerearen barri zabaltzea eta bisitariak haren edertasunaz eta gainditu behar izan dituan eragozpenez ohartzea. Azkenik, erakusketako ikus-entzunezko parte-hartzaile baten bidez bisitariak eta euskera batu nahi dira, izan be euskereak maitemindu ez eze, batu be egiten gaitu.

Edukiak lau hizkuntzatan dgoz, euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.

Bisitak

Zentroa doban bisitau leikie Bizkaiko herritarrek eta euskerearen esperientzia barria bizi nahi daben bisitari guztiek. Zentroa goizez eta arratsaldez bisitau daiteke, banaka zein taldeka (30 persona gehienez).

Astelehenetik ostiralera ordutegia 10:30etik 19:00ak artekoa da. Larunbatetan goizeko 10:00etatik 14:00ak arte egongo da zabalik, eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak arte.

Zentroak bisita gidatuak eskainiko ditu bai taldeentzat, bai bakarrik datozen personentzat be. Bisita gidatuak astelehenetan eta eguaztenetan arratsaldeko 16:30ean izango dira eta martitzenetan eta eguenetan eguerdiko 12:00etan.

Zentroak ikastetxeentzako bisitak be eskainiko ditu. Bisitea erreserbau nahi daben ikastetxeek gitxienez 15 egun lehenago eskatu beharko dabe Euskerearen Etxearen webgunean. Ikastetxeen bisitak astelehenetik barikura izango dira, txanda bitan: Goizeko 10:00etan eta eguerdiko 12:00etan.

Ikasleek tailer batean be parte hartu ahal izango dabe eta horretarako, lau unidade didaktiko izango dira:

Lehen Hezkuntza 1-2-3: Hizkuntza aniztasuna munduan eta geugan, hizkuntza aniztasunaren gaineko hausnarketea.

Lehen Hezkuntza 4-5-6: Berbak batzen, zer dakit euskerearen inguruan?, galdera-sorta eta berba-alkarteen jokoa edo olgetea.

DBH 1-2: Euskal erreferenteen bila!, Kahoot! Euskal erreferenteei buruzko lehiaketea eta galdera-bildumea.

DBH 3-4 + BATXILERGOA: Euskerearen lorategia, euskerearen barruko aniztasuna eta artea lotzen dituan jokoa.

Bisitei buruzko informazino guztia eskura dago www.euskararenetxea.eus helbidean, eta telefonoz be eskatu daiteke (94 402 80 81).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu