Bertso gordailua dohaintzan jaso dau Xenpelar Dokumentazino Zentroak

Bizkaie! 2023-02-20 08:29   Bertsolaritzea

Xabier Unanue eta Patxi Goikolea bertsozaleek urteetan osotutakoa da.

Ezkerretik hasita, Andoni EgaƱa, Xabier Unanue, Oihana Aranburu, Jexux Iribar 'Olalde' eta Xebastian Lizaso, Villabonan egindako dohaintza ekitaldian. | Ikusi handiago | Argazki originala

Unauek Zestoan 30 urteetan izandako bertso ekitaldien grabazinoak itxi ditu Xenpelar Zentroaren esku. Goikolearen funtsak, barriz, Leintz bailaran 1970 eta 1980ko hamarkadetan izandako bertso saioen grabazinoak batzen ditu batez bere.

Xabier Unanue bertsozale zestoarrak zezeilaren 9an eroan eban Villabonako Subijana etxera bere etxeko ganbaran jasota eban bertso dokumentu bildumea, besteak beste, 1976-2007 urte artean Zestoan izandako bertso ekitaldien, Santa Ageda bezperako eskeko saioen eta azken 60 urteetako Euskal Herriko hainbat bertso saioren grabazinoak. Danetara, 320 grabazino inguru dira, bai eta grabazino horreetako 42.000tik gora bertso transkribidu bestelako bertso agiri batzuk be.

Bestalde, Patxi Goikolea bertso irakasle eta eragile arrasatearraren grabazino eta bertso bildumea be jaso dau Dokumentazio Zentroak urte hasiera honetan. 70eko hamarkada amaieran Almen bertso eskolea martxan jarriz Leintz bailaran bertsolaritzea birsortzen asmau eben Xanti Iparragirre, Juanito Akixu eta Goikoleak eta funts honek azken horrek garai haretan egindako bertso grabazinoak batzen ditu. 1970 eta 1980ko hamarkadetako audio grabazinoak dira: 185 kasete. Bestalde, grabazino horreetan jasotako 330 bertso sorta inguru transkribidu ditu Goikoleak eta testu horreen bildumea be eskaini deutso Xenpelar Dokumentazino Zentroari.

Bilduma horreek lekuan lekuko bertsolaritza ondarearen lekuko oparoa izateaz gan, azken hamarkadetako Euskal Herriko bertsolaritza mobimentua ezagutu eta ikertzeko altxor baliotsua dira. Urteetako lan mardul hau jasoten daben funts bi horreek esker onez jasoteaz batera, inbentarioa egin eta datozen hileotan konsultarako prest jarriko ditu Xenpelar Dokumentazino Zentroak bere egoitzan bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu