Martiaren 25an egingo da Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen Topaketea

Bizkaie! 2023-02-17 12:06   Bertsolaritzea

Aurten Getxon, Algortan izango da topaketea.

Iaz egin zan lehenengoz Markina-Xemeinen eta, orduko erantzun bikaina ikusita, aurten barriro egitea erabagi dabe. Aurten, Getxon, Algortan egingo da.

Egitarauari jagokonez, eguerdiko 12:30ean izango da hitzordua Algortako San Nikolas plazan. Poteo birearen ondoren, 14:30erako bertso bazkaria atondu dabe Abian Kultur Alkartean. Jone Uria Albizurik eta Onintza Enbeita Maguregik kantauko dabe.

Topaketearen helburu nagusia bertsoaren inguruan dabizen emakumeak batzea da, izan bertsolariak, bertsozaleak, gai-jartzaileak, epaileak edota atontzaileak, alkar ezagutu eta saretzeko asmoari eutsiz.

Bertso bazkarirako txartelak 17 euroan dagoz salgai hemen. Txartelak erosteko azken eguna martiaren 16a izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu