Eñaut Elorrietak 'Fantasia' lana aurkezteko bireari ekingo deutso

Bizkaie! 2023-02-17 08:15   Musikea

Zezeilaren 17an, Donostiako Victoria Eugenian kantauko dau bizkaitarrak.



Eñaut Elorrietaren Fantasia lan barriaren kontzertu-birearen barruan, uriburuetan eskainiko dituan kontzertuetan,  Esna kanta abestiaren dokumental laburra emongo dau kontzertuaren aurretik. Disko honetako sorkuntza prozesuari buruz Arrigurik egindako 20 minutuko dokumental laburra ikusteko aukerea izango dabe bertaratzen diranek.

Kontzertuak 

Gaur, barikua, izango da lehenengo aukerea Donostiako Victoria Eugeniako kontzertuan.

Donostiako saioaren ondoren etorriko dira: 

Bilboko Arriaga Antzokian, apirilaren 27an.

Gasteizeko Principal Antzokian, maiatzaren 18an.

Iruñeko Gaiarre Antzokian, 2023 urtearen amaieran.

Elorrietak bere ohiko zuzeneko musikariak izango ditu lagun: Ander Zulaika, Ruben Caballero, Fernando Neira eta Txus Aranburu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu