Musica-Musika Jaialdiak lehenengo aldiz operea sartu dau programan
2023-02-16 12:41 MusikeaGian Carlo Menottiren El Teléfono opera komikoa, martiaren 3an ikusi ahal izango da.
Martiaren 3tik 5era, Bilboko musika klasikoaren Jaialdiak 1.400 interprete profesional eta amateur batuko ditu 70 ikuskizun baino gehiagotan:
Notak & Letrak izenburupean, garai eta estilo artistiko askotako konpositore eta idazleen arteko jarduna ekarriko deusku. Literatura arloan, Byron, Virgilio, Goethe, Ibsen, Ovidi, Cervantes, Shakespeare edo Tolstoiren lanak nabarmenduko dira eta musikalean, Beethoven, Liszt, Chaikovski, Purcell, Schubert, Schumann, Bizet, Strauss edo Maraisen inspiraziboa, beste askoren artean.
Opera komikoak Ivan Martinen musika-zuzendaritzea eta María Goiricelayaren eszena-zuzendaritzea izango ditu eta Ensemble Galdosen, Ruth Gómez sopranoaren eta Jan Antem baritonoaren interpretazinoak. Euskalduna Jauregiko 0E aretoan, eta Maria Goiricelayaren zuzendaritza eszenikoa eta Ivan Martinen zuzendaritza musikala izango ditu.
Jaialdiaren lehenengo egunean, Arriaga Antzokiak hartuko dau ‘El sueño de una noche de verano’ kontzertua. Inaugurazinorako iragarritako kontzertu hau Felix Mendelssohnen konposizino bat izango da, William Shakespearek idatzitako antzezlanean oinarritua. Ganera, arratsalde horretan bertan, Euskalduna Jauregian, Les Percussions de Strasbourg taldearen "100 Cymbals" entzumen-esperientzia izango da.
Maratoia
Ohiko maratoi formatuan, hiru egunetan 70 kontzertu baino gehiago eskainiko ditue. Euskalduna Jauregiak hartuko dau programazino honen zatirik handiena, 45 minutuko saio laburrakaz.
Auditoriumean izango dira kontzertu sinfonikoak, orkestra handien eskutik: Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestrea, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Biboko Koral Alkartea, Galiziako Orkestra Sinfonikoa, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa eta Granadako Orkestra Sinfonikoa.
Ganbera-musika edo ibilbideko artisten errezitaldiak Euskaldunako hainbat aretotan entzungo dira. Areto horreetan interprete gazteak be izango dira, "Kiosko" izeneko gunean.
Sarrerak
Sarrerak Arriaga Antzokiko eta Euskalduna Jauregiko leihatiletan, Kutxabakeko kutxazainetan eta www.euskalduna.eus webgunean erosi daitekez.
Euskalduna Jauregiko leihatilan: astelehenetik zapatura, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Jaialdiaren egoitzan, ‘La Perrera’ eraikinean (Sabino Arana, 50): astelehenetik barikura, 12:00etatik 17:00etara, martiaren 2ra arte (ordainketea txartelagaz egin behar da).
Edegieraa-kontzerturako sarrerak Arriaga Antzokiko lehiatilan be eskuratu daitekez: astelehen, martitzen, zapatu eta domekatan 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara eta eguazten, eguen eta barikuetan 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Kutxabankeko kutxazainetan. Taldentzako salmenta esklusiboa (50 sarreratik gorako erosketak): 94 403 51 80 telefonora deituta edo groups.euskalduna@gmail.com helbidera idatzita.
Sarreren prezioak:
Arriaga Antzokia eta Euskalduna Jauregiko Auditorioa: 13 euro.
0B Gela: 11 euro.
Ganerako gelak: 8 euro.
Kioskorako sarrerea: 4 euro.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!