Los parranderos de México mariatxia izango da azkena XV. Neguko Bidaia zikloan
2023-02-15 09:05 MusikeaZezeilaren 18an, zapatuan, izango da azken hitzordua.
Los parranderos de México izeneko mariatxiaren kontzertuak amaiera emango deutso zapatuan, zezeilaren 18an, Neguko bidaia kontzertu didaktiko-musikalen 15. edizinoari. Kontzertua 19:30ean hasiko da, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan eta sarrerak (5€) kontzertua baino bi ordu lehenago egongo dira salgai txarteldegian.
Mexikoko musika tradizionala egiten duen talde hau Mexikoko Errepublikako hainbat lekutatik etorritako musikariek osotzen dabe. Euren errepertorioan, Mexikoko konpositore eta interprete handien lanak nabarmentzen dira: José Alfredo Jiménez, Rubén Fuentes, Cuco Sánchez, Juan Gabriel, Vicente Fernández, Pedro Infante edo Jorge Negrete.
Kontzertuan, besteak beste, Cielito lindo; México lindo eta Volver, volver abesti ezagunak interpretatuko ditue.
XV. Neguko Bidaia
Musika estilo ugari izan dira XV. edizinoan be, besteak beste, rocka, musika klasikoa, mariatxia, euskal folka eta jazza. Neguko Bidaian ohikoa dan bezela, kontzertuak amaitzean barriketaldiak egin ditue artistek eta bertaratuek.
Kontzertuak Getxon, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan egin dira (Mercedes kalea, 6/Areeta), arratsaldeko 19:30ean.
Sarrerak: 5 euroan ekitaldiaren egunean bertan erosiko dira, 16:30etik aurrera).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!