II. Punto Zero-k BBK Salan eskainiko ditu kontzertuak
2023-02-15 08:05 MusikeaEguen arratsaldeetan kontzertu formato barritzailea izango dogu.
Igaz lehenengo edizioa egin ostean, 2023an Punto Zero zikloa BBK Salara bueltauko da. Kale Nagusiko lokala eguen arratsaldeetarako (20:00etan) musika-gunea izango da barriro be Bilbon, programautako lau hitzorduei esker: Danetara, pop barriaren eszenako zazpi taldek joko dabe. Helburua da musika-proposamen barritzaileei lekua emotea, izan be, oraindino sortzen dabizenez, zuzeneko musikearen zirkuitura sartzeko zailtasun handiagoak izan leikiez. Gainera, aretoaren apustua da artista gazteei lekua egitea, baita sortzen dagoan lekuan lekuko talentuari laguntza sendoa emotea be.
Zahara eta Martí Perarnau IV bikoteak osotutako _JUNO izango da berezienetakoa, _BCN747 bigarren diskoa aurkeztuko deuskue. Esperimentazinoz betetako musika elektronikoko ikuskizuna. Jieneko abeslariak bere alderdirik arriskutsuena erakustsi eta kimika artistikoan sakontzen dau Perarnau IV musikari eta produktoreagaz.
Edozelan be, Punto Zero 2023 martiaren 16an hasiko da Trashi Murtziako bedroom pop-eko laukote gaztearen zuzenekoagaz; dagoeneko “Z Belaunaldiaren ahotsa” izentau daben taldea da. 23 urte inguru dituelarik, etiketa horretan euren burua ezagutzen dabela dinoe Sergio Nicolasek (abeslaria eta gitarristea), Luz Abrilek (gitarristea), Luis Morerak (bajistea) eta María Lázarok (bateria), ze euren gai intimistek gure edadeko jentearen sentimenduak adierazoten ditue. Sei urtez musika eta single biral ugari egiten ibili ostean, aurten esperotako debut diskoa kaleratuko dabe.
Egun horretako kartelean Suave kolektiboa be izango da, Villasoundbilbao 2021 musika-talentu barriak bilatzen dituan Bilboko Udalaren lehiaketea irabazi ebenak. Jon Rodrigo Arranz hogeitaka urteko bilbotarra buru dauela, produkzino, estilismo, ikusizko efektu eta bestelakoetan hamar bat gaztek be laguntzen deutselarik, Suavek elektronika ausart informala egiten dau, popetik abiatuta esparru esperimentaletan sartuz joan dana.
Martiaren 30a aukeratu dabe formatuz barritzailea dan ikuskizuna estreinetako. BBK Saleak pentsau dau, publiko eta artistek musikea zuzenean, modu barrian, biziteko aukerea izandeien: Aurrez aurre, 360º izenez bataiatua, eszenatokia alde batera itxi eta bandetara bajauko da taldea platea garbiaren erdira eta besaulkiak kenduta. Holan, ikusleek erabat inguratuko ditue musikariak lau alboetatik. 360º formatuko lehen hitzordu honetarako, Punto Zerok Benizze gasteiztarra eta Divorce from New York donostiarra programau ditu. Lehenengoak, Beñat Goitia musikari eta bertsolariaren ezizena, euskal jatorriko elektronikea, trapa eta dance-aren nahasketea aurkeztuko dau, izan be, 2022ko bere estreinako album homonimoan, Garik eta Ruper Ordorikak parte hartu eben, besteak beste. Bigarren proiektuan Kino Internacional-ek (Álvaro Granda) jazz klasikoko biniloak sampleetan ditu, Erresuma Batuan dagoeneko ateak edegi deutsozan jazza egiteko (bere bigarren diskoa, Sausalito, Londresko High Praise zigiluak argitaratu eban igaz).
360º formatua maiatzaren 4an izango da barriro Vicente Navarro aktore eta musikari madrildarrak eta Elena Setien donostiarrak egingo daben zuzeneko bikotxagaz: Antzerki- agertokietan ondua (batez be Yllana konpainian), Navarrok lau urte daroaz bere musika-ibilbidean buru-belarri, tradizinoa eta abangoardia buztartzen baititu, espainiar folklorea musika urbanoaren eta elektronikoaren bidez berrasmetan baitau. Bestalde, makinatxu bat musika tresna joten ditue, konpositore eta abeslari gipuzkoarrak, berezko estiloari eutsiz, izan be, estilo horretan biolin klasikoan eta kantagintza modernoan izan dauen goi-mailako prestakuntza bikotxak eragin dauelarik. Rafa Berriok abeslaria tartean zalarik lau album egin ditu, azken biak Thrill Jockey Records diskoetxe estadubatuarrak argitaratu baititu.
Punto Zero 2023ko hitzordu guztiak (martiaren 16an eta 30ean, maiatzaren 4an eta bagilaren
1ean) eguenetan eta 20:00etan izango dira. Danak, _juno izan ezik (bagilak 1), besaulki barik izango dira, eta publikoa zutunik eta barra-zerbitzua egongo da. Lau hitzorduetarako sarrerak gaurtik salgai dagoz Kutxabank sarean, 12 €-ko azken prezioan aldez aurreko salmentan (15 € txarteldegian); _juno izan ezik, 18 €-ko prezioa baitau (22 € leihatilan). Martiaren 30eko eta maiatzaren 4ko kontzertuak 360º-ko formatu berezian izango dira, agertokirik gabe, publikoak musikariak inguratuko dituelarik platean.
Punto Zero 2023
- Martiak 16: TRASHI + SUAVE
Sarrerak: 12 € / 15 €
- Martiak 30: DIVORCE FROM NEW YORK + BENIZZE
Kontzertua 360ºko formatu berezian. Sarrerak: 12 € / 15 €
- Maiatzak 4: VICENTE NAVARRO + ELENA SETIÉN
Kontzertua 360ºko formatu berezian. Sarrerak: 12 € / 15 €
- Bagilak 1
_JUNO
Sarrerak: 18 € / 22 €
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!