Olatz Salvadorrek martiaren 4an emongo dau birako azken kontzertua
2023-02-14 13:06 MusikeaSarrerak hemen erosi.
Aho Uhal diskoa argitaratu eban Olatz Salvador-ek 2021. urtean. Ordutik, nazinoarteko bira bi eta 100 kontzertu inguru eskaini ditu. Etapa hau zarratzeko helburuari eutsiz, azkenengo kontzertu bat emongo dau bere etxea dan Donostian, martiaren 4an, Victoria Eugenia antzokian, izan be, gaua oso berezia izango da gonbidatu ugari izango baitira: Idoia Asurmendi, Izaro, Eñaut Elorrieta, Guadi Galego, Garazi Esnaola, Elene Carreto, Paula Grande, Zizoo Duzoo, Ghau, Ane Labaka eta Alaia Martin.
Kontzertuaren ondoren, sorkuntza prozesuan sartuko da Olatz Salvador eta, beraz, denpora batez eskainiko dauen azkenengo zuzenekoa izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!