Lehenengo finalaurrekoa zezeilaren 26an jokatuko da Agurainen: Izena pentsau bida (Aramaio) vs Bertxilika (Gasteiz)

Bizkaie! 2023-02-14 09:30   Bertsolaritzea

Bigarren faseko Kuadrillarteko finalerdiak erabagita geratu dira.





Lehen faseko azken lau saioak jokatuta honeek dira sailkatutako taldeak:

Izena pentsau bida (Aramaio), Bertxilika (Gasteiz), Beeeeertsolariak (Lautada), Katuko muinoak (Gasteiz), Errexala (Gasteiz) eta Txandrio (Arabar Errioxa).

Bat-bateko hamabi saio jokatu dira Kuadrillartekoaren 1.fasean. 12 talde parte hartzailetik 6 sailkatu dira finalaurrekoetara: liga bakoitzeko irabazleak, eta talde bi sailkapenaren arabera, ondokoak:

- Izena pentsau bida (Aramaio), A ligako irabazlea.

- Bertxilika (Gasteiz), B ligako irabazlea.

- Beeeeertsolariak (Lautada), D ligako irabazlea.

- Katuko muinoak (Gasteiz), E ligako irabazlea.

- Errexala (Gasteiz), 1.a sailkapenaren arabera.

- Txandrio (Arabar Errioxa), 2.a sailkapenaren arabera

Hiru finalaurrekoak

- Zezeilak 26, domekan, Aguraingo Zabalarten: Izena pentsau bida (Aramaio) vs Bertxilika (Gasteiz).

- Martiak 4, zapatuan, Bastidako Kultur Etxean: Beeeeertsolariak (Lautada) vs Errexala (Gasteiz).

- Martiak 12, domekan, Murgiako udaletxean: Katuko muinoak (Gasteiz) vs Txandrio (Arabar Errioxa)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu